08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

ko esanahi honetan erabiliko dut: ideologia, uste edota mentalitatearen

adierazpena. Kasu honetan, erdal hizkuntz komunitateak euskarari

buruz adierazi zituen ideologia, uste edota mentalitateak aztertuko dira.

Definizioak, beraz, bi zati ditu: (1) ideologia, uste edota mentalitateak,

eta (2) adieraziak izatea.

(1) Ideologia, uste edota mentalitateak diodanean, ikergaia erdal

munduaren pentsamolde orokorra dela esan nahi dut, ez bakarrik ideologia

egituratuak.

Ideologia zentzu hertsian 219 erabiltzen dut: pentsamendu garbi eta

formalizatua. Hauxe da ideologiaren definizio osoa, Guy Rocher-en

(1990: 128) hitzetan:

Un sistema de ideas y de juicios, explícito y generalmente estructurado,

que sirve para describir, explicar, interpretar o justificar la situación de un

grupo o de una colectividad, y que, inspirándose ampliamente en unos

valores, propone una orientación precisa a la acción histórica de ese grupo

o colectividad.

Uste eta mentalitate kontzeptuen esanahia, aitzitik, ideologiarena

baino zabalagoa da: formalki egituratu gabe dagoen pentsaera. Neurri

handi batean kontzeptu baliokideak dira usteak eta mentalitatea. Usteak

zentzu komunarekin batera doaz sarritan eta gizarte edo talde jakin bateko

kideek munduaz komun dituzten pentsamoldeak ditugu, Anthony

Giddens-en definizioan bezala: “CREENCIAS DE SENTIDO

COMUN. Creencias ampliamente compartidas sobre el mundo social o

natural que mantienen los miembros legos de una sociedad” (Giddens

1993: 775). Mentalitatea “mundu ikuskera”, edo “garaiko giro”, gisa uler

dezakegu (Vovelle 1985: 11-2). Hau da, ustearen esanahi bertsua du.

Askotan lotura estuak daude ideologien eta uste edo mentalitateen

artean, ideologiak mundu ikuskera edo balore sistema jakin baten razionalizazioa

diren heinean: “cabría considerar la ideología como «la racionalización

de una visión del mundo (o de un sistema de valores)»”

(Rocher 1990: 128). Denak, funtsean, gizarteak bere burua —ordena

soziala— azaltzeko eratzen dituen irudikapen edo errepresentazioen sailean

biltzen dira.

Goiko zehaztapenak inon baliagarriak baldin badira Nafarroako

erdaldunen euskarari buruzko iritzien azterketan da, bertan ideologia

zehatz bat baino gehiago halako mentalitate edo zentzu komuneko usteak

aurkitzen baititugu.

219. Ideologiaren kontzeptuaren adiera zabalaz —gizakiek euren bizi baldintza

errealez egiten duten irudikapena—, eta honen eta mentalitatearen arteko harremanez,

ikus, mentalitateen historiaren arloan, Vovelle (1985) eta Le Goff et al. (zuz.) (1988),

besteak beste. Halaber, Burke (1987: 93-100). Ideologia mundu ikuskera bezala ulertuta

Tomas Ibañezek (1996) azaldu du.

381

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!