08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri Teorikoak

Hala ere, gauza bat da historia soziolinguistikoaren beharra adieraztea

eta beste bat disziplina irizpide, metodologia eta eredu mailan garatzea,

eredua minuskulaz balitz ere. Garapen falta hau da, hain zuzen ere,

bibliografiak erakusten duen hutsunea. Aztertu ditudanen artean lau

autorek soilik arduratu dira historia soziolinguistikoaren oinarriak lantzeaz,

eta bakoitza ikuspuntu ezberdin batetik: Suzanne Romaine eta

Francisco Gimeno —hizkuntz aldaketaren gizarte-alderdiak, Laboven

ildotik—, Jose Maria Sanchez Carrion —hizkuntz komunitateen existentziatik

abiatzen den historiaren aldarrikapena— eta Peter Burke

—hizkuntzaren garrantzia historia orokorrean—. Eskasiarekin batera

heterogenotasuna nabarmentzen da, beraz.

(2) Soziolinguistika orokorrak ez du euskara bezalako hizkuntzen

bilakaeraren azterketan zuzen-zuzenean erabil daitekeen eredu bat garatu.

Soziolinguista gehienek ez dituzte gutxiengoak arretaz aztertu eta

aztertu dituztenen artean frankok —Aracil eta zenbait katalan, Bourdieu,

Calvet, Gal, hainbat euskaldun…— menderatze prozesuak azaldu dituzte

batik bat, nahiz eta interpretazio kalitatezko eta argigarriak eskaini.

Horrela, hizkuntza horietan mintzatzen diren taldeak ez dira subjektutzat

hartuak izan, objektu galtzaile pasibotzat baizik, eta bide horretatik paradoxa

batera iristen da. Alegia, gutxiengoen orain arteko iraupenaz dihardutenean,

ikertzaile askoren hitzei mesprezu doinua dariela dirudi, hizkuntza

hauen iraupena funtsean nekazarien mundu “arkaikoaren” iraute

pasiboaren emaitza besterik ez baita haien ustez.

Bestalde, soziologian, historian eta antropologian aritu diren ikertzaile

gehienak ez dira hizkuntz aniztasunaz arduratu, euren abiapuntua

gizarte linguistikoki homogenoa 79 izan baita. Horren ondorioz, ikusten

den eta ikertzaileek gogoan edukiko duten hizkuntza bakarra toki

bakoitzeko hizkuntza ofiziala da. Hizkuntz aniztasuna, beraz, haientzat

existitzen ez den sasi-arazoa izanik, nola garatu egoera horiek azalduko

lituzkeen metodorik?

Laburbilduz, gizarte-zientzietan eta baita, neurri batean, soziolinguistikan

bertan ere, gutxiengoak edo ez dira existitzen —aipatu ere egiten

ez direnean— edo objektu galtzaile dira —nagusitze/menperatze

bilakabideetan—. Euren bizimodua daramatenean, berriz, subjektu

direnean, alegia, ez dute ia interesik sortzen.

(3) Gure ikerketan lagungarri suertatzen diren osagai teorikoek, gutxiengoak

aintzat hartzeaz gain, hizkuntz eta kultur ukipen egoera batean,

elebitasun egoeran, beraz, atzeraka baina egun arte bere hizkuntzari

eutsi dion giza komunitate baten aurrean gaudela hartu behar dute kontuan.

Azalpenek, aberatsak eta sakonak izango badira, talde nortasuna-

79. Soziologiari dagokionez, ikus Giglioliren hitzak: “sociologists have considered

language as an omnipresent and invariant feature of every society” (Giglioli 1990: 11).

158

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!