08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

erlijiosoan sartzen zirenetik hasita. Ondorioak erlijiosoak, sozialak eta

linguistikoak izan ziren. Erlijio mailan, kristautasunak, euskaldunen

sinesmen zaharren munduaren pitzadura eta mentalitate osoaren berregokitzapen

orokorra ekarri zuen, zehatz-mehatz neurtzen zaila den bilakaera

baten baitan. Gizarte-antolakuntza ere euskal taldeen berdintasunezko

ohiturekin —egungo komunalak eta batzarreak, adibidez, beren

oihartzuna bide dira— inolako zerikusirik ez zuten gorte karolinjio eta

hispanobisigotikoen eredu feudalei jarraikiz bideratu zen. Hizkuntza

mailan, urratsa egiten zuten lagunek hizkuntz zeregin nagusiak latinez

edo erromantzez betetzen zituzten. Urrats psikologiko eta sozialaren

ondoren urrats geografikoa etorri zen, erresumaren egiturak hedatu

ahala, beraiekin batera erromantzea hedatzen zen eta. Erdi Aroan eraiki

zen Nafarroa, beraz, erdaldunak erdigunetzat eta euskaldunak bazterreko

taldetzat jotzen zituen gizartea zen.

Testuinguru honetan kokatuta, zail samarra da Nafarroako konkistaren

(1512) hizkuntz ondorioez mintzatzea. Gaia aipatu besterik ez dut

egingo. Konkistak —estatu independiente izatetik Gaztelapeko erregeorderria

izatera igaro izanak— maila guztietako ondorio larri eta sakonak

izan zituela historialariek onartzen duten zerbait da. Politika mailan,

gero eta parte-hartze handiagoa izango zuten nafarrek aurrerantzean

Espainiako zereginetan (Caro Baroja 1971-2, I: 101). Aldi berean, “a

partir del siglo XVI Navarra ha pasado a ocupar un lugar secundario en

la serie de reinos que integran la corona española; ya no depende de

Navarra la política internacional de la monarquía; el reino está libre de

peligros exteriores y los reyes no residen en Navarra” (Lacarra 1963:

240). Gaztelako koroaren zati bihurtzeak goi mailako administrazio

pertsonalgo berria ekarri zuen. Beren postuengatik —erregeordetza,

epaitegietako arduradunak, apezpikuak eta elizgizonak, militarrak…—

oso eraginkorrak, Nafarroako ohiturekiko arrotzak, gaztelaniaz baizik

hitz egingo ez zuten lagun haiek bultzada berria emango zioten hizkuntzaren

hedapenari (Jimeno Jurio 1995: 58-9). Espainoltze orokorra,

halaber, begi-bistakoa da: “Es evidente que desde 1521, en que se establece

una administración castellana pacificadora, con el Conde de

Miranda como virrey, Navarra ha ido españolizándose, en este sentido

de los nacionalismos modernos” (Caro Baroja 1971-2, II: 74).

Konkistaren beste ondorio bat Nafarroaren zatiketa izan zen. Nafarroa

Garaia eta Nafarroa Beherea elkarrekin zeudelarik nolabaiteko osotasuna

zuen erresumak eta alde bietako nafarren arteko lotura, praktiko nahiz sinbolikoa,

administrazio aparatu eta hizkuntzaz gain —Donibane Garaziko

ordezkariek ere parte hartu zuten 1329ko Gorteetako lengoage de Navarra

gogoan izan—, euskarak bermatzen zuen. Konkistatik aurrera, ordea, desberdinak

izango ziren gauzak.

Bestalde, kontuan hartzekoa da Joxe Azurmendiren gogoeta, nire

iritzia bestelakoa izan arren. Hainbat herri hizkuntzaren garapena

247

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!