08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

lurralde osoak hizkuntz bakarra eduki behar zuela argudiatuz (Williams

1996: 295). Nolanahi ere, aurrekariak aurrekari, Frantziako Iraultzaren

berezitasuna nazioa, hizkuntza eta estatua estuki lotzen zituen egitasmo

politikoa gauzatzea izan zen eta hizkuntz politikari buruzko ideiek gaur

egungo historian hartu duten itxura finkatzea Frantziako Iraultzari zor

zaio. Hortik dator bere garrantzia.

Hizkuntz ideia nagusiak Iraultzaren garaian, 1789-1815 tartean 104 ,

sortu eta ezarri ziren, baina epe motzeko emaitzak espero baino urriagoak

izan ziren (Brunot 1967, IX-1: 408-9). Beren gauzatzea ia XIX.

mende osoa eraman zuen bilakaera luze baten emaitza izango zen: “la

Révolution a préparé pour la langue un régime de vie nouveau. Le XIXe

siècle nous en montrera certains effets” (ibid.: 421). Horregatik,

Iraultzaren garaian errotu ziren ideiak nahiz XIX. mendean zehar gorpuztuz

joango ziren neurriak azalduko dira.

Frantziako Iraultzaren hizkuntz alderdi nagusiak

Iraultzak aro —politiko zein linguistiko— desberdinak igaro zituen

eta bakoitzak azterketa berezia onartuko luke hizkuntz arazoen ikuspegitik

105 , baina, hala ere, denen aurkezpen orokorra egingo dut. Brunoten

arabera, Iraultza frantsesaren berezitasuna gutxitan gertatzen den bi

indarren elkarketa izan zen: hizkuntz politika garbia zuen estatuaren

bultzada eta hiritarren nahia: “l’action d’un État qui a une politique linguistique,

l’élan d’un pays qui désire l’unification de son langage” (ibid.:

1). Hiritarren hizkuntz batasunera iristeko nahia norainokoa ote zen

arazoa albora utzita, dudarik ez dago frantsesa aro berri batean sartu zela,

eta berarekin batera Europako hizkuntza gehienak ere.

Frantziako nazio modernoa, hiritar guztien multzoa, sortzen ari zen.

Nazio horretan hizkuntza, frantsesa, osagai nagusietako bat zen eta bere

eraikitze prozesuan frantsesaren zabaltzea eta are ezartzea ere beharrezkotzat

jotzen zuten klase politikoek zein herri xeheak. Adierazi ziren

ideiak nahiz hartu ziren neurriak helburu hori betetzera zuzenduak zeuden

eta, oro har, hizkuntz politika baten oinarriak finkatu zituztela esan

daiteke: “Si la langue devient nationale, c’est qu’une nation se forme 106 ,

104. Frantziako Iraultzaren izena 1789-1815 bitarteko epeari, Napoleonen garaia

ere barne, emango diogu: “un proceso que se extiende desde la convocatoria de los

Estados Generales en la primavera de 1789 hasta el derrocamiento final, en 1815, del

Imperio napoleónico” (Roberts 1989: 58).

105. Hizkuntz gutxiengoekiko portaeren aldetik, adibidez, 1789-1794 eta

1794-1815 aroak bereiziko genituzke, etena 1794. urtean haien aurkako erasoaldi

gogor bati ekin zitzaionean gertatu baitzen.

106. Erroman bezalaxe, nazioaren sorreraz ari gara hemen ere eta, ikus daitekeenez,

gogoan portaera eredu berbera, indoeuroparren eredua, zutela jardun zuten

Erromatarrek nahiz Frantziako iraultzaileek.

200

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!