08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Arangurengo —Elkanotik gertu— erretorea zen Pedro Vicente Ricarteri

eskaini zion opari gisa. Honen oinordekoek Felix Idoate Arreko

Trinitateko —Atarrabiaren ondo-ondoan dagoena— kapelauari eman

zioten, Idoatek Bonaparteren laguntzaile izan zen Jose Joaquin Ollori

eskaini zion eta honek, azkenik, 1866.eko otsailaren 23an Bonaparteri

oparitu zion: “Dn. Felix Ricarte, Capellan de la Trinidad de Arre obtuvo

este volumen de los herederos de Ricarte y me lo regaló á mi yo a mi

vez tengo el honor de ofrecerlo á S.A.I. Dn. Luis Luciano Bonaparte.

Fuenterrabía á 23 de Febrero de 1866. Jose Joaquin Ollo” (ibid.).

Ukaezina da apaiz haietako askori halako liburutxoak jasotzeak

emango zien poza, Lizarragaren sermoiak eskuratu zituen Arangurengo

Pedro Vicente Rikarteri bezala —“Dictus D. Ioachimus de Lizarraga

donavit hoc volumen Sermonum suorum mihi D. Petro Vincenzo (?) de

Ricarte, Parocho Oppidi Aranguren, quod mihi et fuit, et est, et erit gratissimum”

(ibid.)—, baina, hala eta guztiz ere, esandakoak bezalako testuen

ibilbideetarako arrazoi nagusia lurralde euskaldunetako apaizei

eguneroko egitekoetan euskarazko testu txukun bat edukitzeak ematen

zizkien erraztasunetan bilatu behar dela uste dut nik.

Goiko zerrendetan —ikus 5.2.1 atala— ikusten denez, elizgizonak

ezezik, lankide laiko ugari ere —maisuak, udal idazkariak edota kargodunak…—

izan zituen Bonapartek, baina hauek, apaizek egindakoaren

aurka, ez zuten euren lan alorrekin zerikusia zuen euskarazko testurik

utzi, maisuak oso lankide onak gertatu arren. Lagun hauek guztiek, euskaldunak

eta, Bonaparteri eskaini zioten laguntzatik uler daitekeen heinean

behinik behin, euskararen aldeko jarrera zutenak, beren lanbide

jardueran euskarazko lekukotasunik utzi ez izanak gaztelania hautatzen

zuten ongi finkaturiko hizkuntz portaerak erakusten ditu.

Idazkien azalak, izenburuak, alboko oharrak eta abar, egileen hizkuntz

nortasunaren adierazletzat jo daitezke neurri batean eta aztertzen

ari garen kasuan bi hizkuntzeei loturik agertzen dira. Har dezagun

autore horietako bat. Kontua hau da: autorea elebiduna zen eta euskarazko

testu bat idaztea erabakitzen zuen, berez edo Bonaparteren eskakizunez,

berdin da. Idazkia, orduan, euskaraz burutzen zuen, horrela

zuelako erabakita, baina izenburuak, alboko oharrak, azalak eta beste

erabakitik kanpo geratzen ziren nonbait eta egilearen esku zegoen euskaraz

edo erdaraz egitea. Hautaketa, beraz, askea zela esan dezakegu eta

bertan zereginik erabakigarriena pertsona bakoitzaren hizkuntz joerak

175 — bere hizkuntz “nagusigo-konfigurazioak”— zuen, betiere ida-

175. Esaten ari naizenetik oso urruti ez dago Bernardo Atxagaren iruzkin hau:

“Nik nire bizitza guztia egin dut euskaraz, nik apunteak hartzen ditut euskaraz” (etzana

nirea da) (Gaurko literatura 1991: 263). Apunteak, hau da, gure laguntzaileen oharrak

305

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!