08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarrera

jarraikiz, Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa Nafarroako

euskaldunena —eta Nafarroako euskal eremuarena— izango litzateke.

Historia gizakiek egiten dute, ez da berez eta inork eragin gabe gertatzen

den zerbait, eta euskararen historia euskaldunek egin dute, egokitu zaizkien

egoerei erantzunez, jakina. Erakutsi nahi dena, horrenbestez, euskal

hizkuntz komunitatearen bilakabidea da, berez eta erdal hizkuntz

komunitatearekiko harremanetan 17 .

Alderantziz esanda, euskararen historia ez da estatuen, Nafarroako

Diputazioaren, Elizaren edota irakaskuntza sistemaren euskararekiko

ekintza edo ideien historia, ez nafar gizarteak osotara —erdaldunak eta

euskaldunak bereizi gabe— euskararekiko erakutsi dituzten jarrera eta

portaeren historia, ez eta elite euskaldunen edo mugimendu euskaltzaleen

historia ere, nahiz eta aipatutako guztiak aztertu beharreko gaiak izan,

lan honetan egin dudan bezala. Horietan gelditzea, euskararen eta beste

hainbat hizkuntzaren historiografian normalean egin den bezala, Ruiz

Olabuenagak ohartarazi zigun murriztapenaren akatsean erortzea litzateke:

“la reproducción de una etnia no implica necesariamente ni puede

quedar subsumida por la reproducción de sus movimientos étnicos. Esta

es más amplia en su contenido y más larga en el tiempo” (1989: 133).

Oro har, ez klabe politikoek ez klabe sozial orokorrek ez digute euskararen,

hizkuntzaren historiaren gakoa argitzen. Muina erakusten diguna

klabe linguistikoa da: hizkuntz komunitateen terminoetan egindako

arterketa.

Herri hizkuntzei buruzko lan gehienak hainbat postulatu inplizitotatik

abiatzen dira, adierazten eta eztabaidatzen ez diren arren, onartutzat

hartzen direnak, 2. kapituluan ikusiko dugunez. Hona hemen postulatu

nagusiak, neure modura laburbilduta:

-Herri hizkuntzen heriotza, edo heriotza-bidea. Herri hizkuntzak

ikertzea hizkuntz ordezkapena ikertzearen sinonimo bezala ulertzen da iaia.

Adibide bat: 1980-90eko hamarkadetan aipatuenetako bat, merezimendu

osoz, bestalde, lan bikaina baita, Susan Gal-ek (1978 eta 1979)

Austriako Oberwart herrialdean egindako ikerketa dugu —Oberwartekoa

hungarieraz mintzatzen den gutxiengoa da—. Izenburua guztiz adierazgarria

da: Language Shift. Social Determinants of Linguistic Change in

Bilingual Austria. Eta oraindik adierazgarriagoa bertako hizkuntzaren iraupenaz

dioena: “These exceptions constitute the maintenance of the older

no-switch pattern” (1979: 165), non bertako hizkuntzak bizirik segitzeari

“ez-aldaketa”, eredu zaharra eta salbuespena izatea irizten zaion 18 funtsean.

17. Azterketan bi hizkuntz komunitateak bereizi izanak, guztiz logikoa izateaz

gain, babesa du, besteak beste, Uriel Weinreich klasikoaren gogoetetan: “El uso característico

de las lenguas en las diversas funciones debería ser descrito preferentemente

con respecto a cada grupo de lengua materna y no simplemente con respecto a la

comunidad (…) en general” (Weinreich 1974: 189).

18. Herri hizkuntzen heriotzarekiko liluraren azkenaldiko adibidea Bat aldizkaria-

32

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!