08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ondorioak

Uitziko euskal hizkuntz komunitatearen portaera sistema aztertu da:

euskararen ikasketa, gaitasun maila, euskararekiko jarrerak, euskararen

hautaketa, erabilera eta euskararen egoera aldatzera zuzenduriko ekintzak,

edo ekintzarik eza.

Egiturari dagokionez, rol edo talde soziolinguistikoen ikuspuntutik

aztertuta, sendoa eta hauskorra zen aldi berean Uitziko hizkuntz komunitatea.

Sendotasuna euskara ama hizkuntza zutenen multzoaren indar

edo bizitasunak ematen zion, goiko faktoreez gain, jakina.

Hauskortasuna, aldiz, euskarazko kultur garapenik ez izateari zor zitzaion:

kultur edukiak erdaraz hartu behar izaten zituzten halabeharrez

eta, ondorioz, euskara osatuaren ereduarena egingo zuen, komunitatearen

balore eta sinboloak irudikatuko zituen eta sistema osoari sustengua

emango zion AB gune sinbolikorik gabe gelditzen zen. Gainera, aldamenean

eta berarekiko lehian erakarpen indar handiko erdal hizkuntz

komunitatea zuen.

Euskararen jarraipena euskal hizkuntz komunitatearen ugalketa edo

erreprodukzio bezala uler dezakegu, gizarte-unitate baten ugalketa bezala,

alegia. Gizarte-zientzietako teorikoek diotenez, gizarte-egitura baten

iraupena berau bultzatzen duten lan edo indar aktiboen emaitza da, ez

inertziaren edo kasualitatearen emaitza. Gure kasuan zeregin nagusia

familiak eta, oro har, lehen mailako sozializazio agenteek betetzen zuten:

herriko seme-alabei goian azaldutako portaera-arauen eta baloreen multzoa

—edo habitusa— irakasten zitzaien euskaldunak izaten jarraituko

zutela bermatuz.

Bi hitzetan laburbilduta, euskarak iraun du azpian gizarte edo

komunitate egituratu bat izan duelako; bertan euskalduna izatea balore

bat zen, prestigioa zuen, eta, oro har, hizkuntz portaera euskalduna

—non erdara bigarren hizkuntza zen— garatzen eta transmititzen zen.

Isolamendua eta inertzia baztertu beharreko sasiazalpenak dira nire

ustez.

“Hizkuntz harremanen sarea” kontzeptuaren arabera egindako azterketak

ere ondorio berara eraman nau.

Euskal hizkuntz komunitatearen hauskortasuna eta euskararen atzerakada.

Euskararen ordezkapena, gertatu den tokietan, Uitzin aurkitutakoaren

bidetik ulertzen da. Euskararen galera hizkuntz komunitatea

puskatzen denean gertatzen da. Esan bezala, sendoa eta hauskorra zen

aldi berean euskal hizkuntz komunitatea eta erdal komunitatearen izugarrizko

eragina jasaten zuen etengabe, Uitzin bertan ikusi ahal izan

denez: presio ideologikoa, ezarpena, isekak, zigorrak, bildurra, erdal

gizartearen pisu orokorra, eta abar. Horrela, ulergarria da hainbat tokitan

jendeak konfiantza galdu, euskararen baloreei muzin egin, erreferentzi

mundu kontzeptualtzat erdararena hartu eta gaztelaniaren aldeko

apostua egin izana. Erdigunean, hortaz, pertsonen edo giza-taldeen por-

530

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!