08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

la zona del N., diferencia tanto á los unos de los otros á pesar de la estrecha

comunicación entre si, que casi puede decirse que proceden de dos

razas distintas.

(Madoz 1845-50, XII: 95)

Bereizketa ez da berria eta bat dator funtsean erromatarrek Saltus

vasconum eta Ager vasconum lurraldeen artean egin zutenarekin (ikus 10.

irudia: “Saltus eta Ager Vasconum”).

Ohikoa da, orobat, bi eremuen artean trantsiziozko hirugarren bat

marraztea: Erdialdea, Zangozatik Lizarraraino doana, gutxi gorabehera.

Nafarroan, beraz, hiru alde genituzke —Mendialdea, Erdialdea eta

Erribera (ikus 11. irudia: “Nafarroako aldeak”)— eta bakoitzak bere

erritmo historikoa eraman duela esan izan da: “El Norte lleva un ritmo

histórico, el centro otro y el Sur otro muy distintos entre sí desde la

Edad Antigua. No hay modo de explicarse lo que ocurre en cada parte

echando manos de una hipótesis única y general” (Caro Baroja 1985b:

111).

Hala ere, Nafarroa Erdialde, Mendialde eta Erriberan banatzeak

kategoria isil bat du azpian: Nafarroako zentro edo erdigunea Erdialdea

litzateke, Iruñea azken finean, eta bazter aldeak Mendia nahiz Erribera.

Hau da, egiazko nafartzat Iruñea ingurukoak hartzen dira,

Mendialdekoei gipuzkoarren eta Iparraldekoen eta Erriberakoei aragoiarren

antza hartzen zaien bitartean, eta Nafarroa definituko dutenak

Erdialdekoen ezaugarriak izango dira. Biztanle guztiek ez zuten, ordea,

ikuspegi Iruñe-zentriko hori eta, 6. kapituluan ikusiko dugunez, oso

bestelakoa zen euskaldunen berezko ikusmoldea.

Beste ñabardura batzuk ere kontuan hartu behar dira: Mendialdean

oso desberdinak dira Nafarroa atlantiarra eta Pirinioetako ibarrak.

Gauza bera gertatzen da Erdialdean, ez baitira berdinak Zangoza edo

Leireko aldea, nafar erromantzearen eta Ximeno dinastiaren sorlekua eta

XI. menderako erdaldundua (Salaberri 1994: 1.090), eta Lizarrakoa.

Pirinioetako ibarrak eta Leire-Zangozako aldea elkartuz Nafarroako

ekialdea marrazten da (ikus 12. irudia: “Nafarroako ekialdea”), hizkuntz

berezitasun nabariak dituen eremua Caro Barojaren ustez (1971-2, I:

351). Lotura zaharra du Jazetaniarekin (Antzinatean Baskoien lurraldea)

eta Akitaniarekin. Antzinateko zelten eta galo-erromatarren eragina hortik

etorri bide zen eta harremanak Erdi Aroan segitu zuen. Horrela, “La

línea Jaca, Sangüesa, Pamplona fue de excepcional importancia” (ibid.:

340). Menendez Pidalen (1952: 42) ustez ere Zangoza aldeko eskualdeen

berezitasuna elebitasun goiztiarra da: “en las riberas navarras del río

Aragón, a pesar de conservar el vascuence, hubo bilingüismo desde muy

antiguo, efecto de la comunicación con Jaca”.

218

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!