08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

tea bitarteko bezala, ez helburu bezala, ulertu behar zela ohartarazi zien,

euskarak ez zuela berez euskal izaeraren muina zen erlijioa bermatzen,

eta, era berean, euskararenganako maitasunak ez zuela inolaz ere gaztelania

mesprezatzera eraman behar: “sostuvo que el amor a la lengua vasca

no debía llevar a despreciar el castellano y que su conservación no significaba

necesariamente la conservación del alma vasca y el alma religiosa

de los vascos y navarros y, por lo tanto, conservar dicha lengua debía ser

un medio y no un fin” (ibid.: 109, 18. oin-oharra). Oro har, ez Akelarrek

ez El Duende-k ez zuten euskararekiko inolako interesik adierazi (ibid.:

152).

Luze hitz egin liteke karlismo eta euskalduntasunaren arteko harremanez,

baina harantzago joan gabe, egiazko gertaerak hurbildik ezagututa,

bistan da ez zirela zenbaitetan entzun den bezain lineal edo argiak izan 247 .

Nire ustez, karlisten artean, euskararen aldeko diskurtso orokor baten

itzalpean, erabakitzaileena ingurune geografiko-linguistikoa —ikus, adibidez,

1875. urtean karlisten Gipuzkoako “Junta de Instrucción Pública”

delakoaren araudia (Etxegarai 1934: 106-8)— eta talde edota pertsonen

sentikortasuna ditugu, ez ideologia politikoa, eta alde horretatik ados nago

Garcia Sanzen hitzekin: “en el carlismo navarro (…) convivían gentes que,

aun oponiéndose a los napartarras 248 por igual, percibían lo vasco de distinta

forma” (1994: 152).

(d) Nafar erdaldunen euskararen aurkako arrazoiak: laburpena.

Nafarroako erdaldunek ez zuten euskararen aurkako ideologia arrazoitu

bat egituratu eta ez ziren ezta kanpoan —Europan edo Espainian— esaten

zirenak Nafarroan idatziz errepikatzera ere iritsi. Badirudi euskararen

ukaezinezko presentzia hurbilak eta hizkuntzaren aldeko diskurtsoaren

hedadura handiak baldintzatu egiten zituztela: nekez ausartuko zen

Iruñeko erdaldun bat, adibidez, euskara deustarako balio ez zuen edo

ezabatu behar zen hizkuntza zela idaztera, bere baitan edo lagunartean

horrela pentsatu arren. Euskararen aurkako diskurtsoa ozta-ozta adierazten

zen idatziz, baina eraginkortasun handia zuen, hala ere, eta, garaiko

dokumentazioa arretaz aztertuz gero, aise aurkitzen dira horren zantzuak.

247. Arturo Campion, adibidez, ez zegoen oso kontent tradizionalismoaren eta

karlismoaren euskararekiko portaeraz: “Caso bochornoso de un pueblo que presume

de tradicionalista y patea villanamente una de sus más insignes tradiciones” (1918: 45).

Halaber, Zaraitzuko euskararen beherakadaz mintzo zelarik, salaketa bera egin zuen:

“los salacencos, al revés que sus vecinos del Este los ronkaleses, y los del Oeste los aezkoanos,

son carlistas (…). Parece un país del todo consagrado á la tradición. Mera apariencia,

señores; ese tradicionalismo tan firme á trechos, presenta una enorme resquebrajadura

(…): la tradición del idioma” (1911: 18).

248. Napartarra (1911-1919): Nafarroako EAJ-ren astekaria.

417

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!