08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

16) 173 . Gainerako lurraldeak alde batera utzita, bere eraginaren emaitzak

oso nabariak izan ziren Nafarroan, Arturo Campion eta bere kideek

Bonaparterengandik jaso zuten babesean islatuta. Campionen ekimenak

8. kapituluan aurkeztuko baditugu ere, oraingo atalean hastapeneko

urteetako lankidetzaz albiste zenbait eskainiko ditugu.

Elkarlana pertsonala —Arturo Campionen ikerketetan— eta kolektiboa

—Revista Euskara eta “Euscarazco Elcargoa-Asociación Euskara”rekikoa—

izan zen.

Campionek Bonaparteren konparaketa dialektalaren ildotik zuzendu

zituen bere lehenengo euskal lanak —1880ko Orreaga balada— eta

hasieratik bilatu zuen harremanetan jartzea printzearekin. Bonapartek

zeharo harrera on eta irekia adierazi eta lanean segitzeko bihotz eman

zion behin eta berriro, bere laguntza osoa eskainiz. Jadanik Campioni

zuzendu zion bigarren gutunean —1880ko urriaren 12koa— bere poza

erakusteaz gain, bilduta zeuzkan argibide eta ikerketa guztiak helaraziko

zizkiola esan zion: “Je suis tellement charmé que vous occupiez (sic) du

basque de Navarra, que je vais tâcher de vous envoyer tout ce que j’ai

écrit moi-même ou étudié sur ce sujet” (Lacombe 1932: 194), eta aurrerantzean

ere ez ziren horrelako bultzadak falta izango (ibid.: 195).

Gramatikaren lanei ekin zienean, haien berri eman zion Campionek

Bonaparteri eta honek poza eta adostasuna adierazi zizkion berriro

(Lacombe 1933: 310). Behin Campionen gramatika (1884) argitaratu

eta gero ez zuen Bonapartek iritzia aldatu eta, adibidez, hura gomendatu

zion H. Schuchardti berau euskaraz arduratzen hasi zenean,

Aizkibelen eta Novia de Salcedoren hiztegiak hura bezain gomendagarriak

ez zirela erantsiz: “Je suis enchanté que la langue basque ait captivé

votre attention. Je ne saurais assez vous recommander la Grammaire

basque de Mr. Campion parue à Pampelune. Je ne suis pas également

content des deux énormes Dictionnaires basques d’Aizquibel et de

Novia de Salcedo” (Schuchardt 1909: 136).

Nafarroako Euskara elkartearekiko elkarlana Revista Euskara-ri igorri

zizkion artikuluetan gauzatu zen batik bat. Sortu zenetik elkarteko

ohorezko bazkide izendatu zuten Bonaparte printzea (Lista de los SS.

socios honorarios. Revista Euskara I, 1878, 16) eta hau prest agertu zen

elkarrekin lan egiteko (Lacombe 1932: 196-7), artikuluen gaztelaniazko

itzulpenez Campion arduratzea begi onez ikusten zuela gehituz:

173. Arturo Campionek dioenez, ugariak izan ziren kanpotarrek —Vinson,

Hovelacque…— hemengo euskalariei egindako kritikak: “han sido objeto en época

reciente, de acerbas y despiadadas críticas” (1884: 17). Kritiken aurrean, pozgarria zitzaien

Bonaparteren oniritzia, Arturo Campionek azpimarratu zuenez: “Dice con

mucha razón el Príncipe Bonaparte que entre las publicaciones de los autores bascongados,

hay varias que nada tienen que envidiar á las de otros países, como son las de

Zabala, Inchauspe, d’Abbadie y Duvoisin” (ibid.: 18, 1. oin-oharra).

294

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!