08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Hizkuntz Komunitatearen Sistema Historikoa: Uitziko Landa-Ikerketa

Bautista Azpirotz (Uitzi); Jauntsarasko bat; eta, azkenik, Candido

Araniguria (Artaxona), 1930eko hamarraldian egon zena. Bi euskaldun

eta bi erdaldun, bada, eta jatorriari dagokionez, hiru nafar eta gaztelau

nafartu bat. Datuek erakusten dutenez, beraz, maiz errepikatua izan den

ustea, euskara ezabatu nahian maisu espainolak masiboki ekarri zirela

dioena, alegia, Uitzin bederen ez zen bete. Eta Nafarroako gainerako

lurralde euskaldunetan ere ez, irakaskuntzari buruzko atalean (7.4) azalduko

dudanez.

Arazoak arazo, mutilak joan egiten ziren eskolara eta eskolaketa

maila altua zen. Ez zuten ia piper egiten —“gutxi egiten ginen piper, e!

Piperrik ez ginun egiten” (ET: 9)— eta arrazoi gisa Uitzi herri bildua izatea,

baserririk ia ez izatea —lau baserri baizik ez du—, aipatu dute (JM

eta M: 6).

Gurasoen adostasuna —adostasunaz, ikus 7.4.2 atala— biltzen zuen

eskola erdaldunak, hala ere, Pedro Jose Ariztimuñoren hitz argigarriek

erakusten dutenez:

—Jendea konforme zegoen horrekin [euskara zigortzearekin]?

—Kao, ikasteko, erdara earra jakin zezaten, ikasi eta, handik atea.

Gurasoak, umeak eskolaa bialtzea, zertaa bialtzen zituen? Ikasteko, eta erdaraz

ikasteko, bai, zegatik inora ezin zeen joan euskararekin bakarrik, zergatik

mugitzeko (…) dana inkonbeniente handia zen da, bai, erdaraz ez jakiten,

horregatik, ni ez naiz harritzen, zergatik, maestroak da, erakusteko,

nahi ta nahi ez, behar zuen kastigatu euskeraz egitea, bai.

(etzana nirea da) (PJA: 8-9)

Arrazoi berdinak esan ziren eztabaida taldean ere: “Motel gelditzen

zinen oso. Ta harregatik kastigatu zuen euskaa hemen, halaik ee, nonahi

joanda ee hitz egiteko modue ez izateagatik” (ET: 10). Beude oraingoz

lekukotasun esanguratsu hauek, beherago jardungo baikara beraiei

buruz, “uitziarrak eta erdara” atalean.

Mutilek ikasten zuten gaztelania apurra eskolakoa zen, baina, hala

eta guztiz ere, eskolaren eragin erdalduntzailea ez zen oso sakona gertatzen,

handik atera eta gero denak berriro euskarara itzultzen ziren-eta:

“eskolan pixka at ikasten ginun, baino, handik ateratzen ginenin berriz

euskaaz. Ia ahaztuten zeen denak” (ET: 11). Gainera, maisuek herriko

nagusiekin bakarrik izan ohi zituzten harremanak, ez guztiekin apaizek

bezala, eskolako gauzak egin eta kitto, eta horregatik beren eragina beti

txikia izaten zen (PJA: 13).

Mojen etxea eta neskentzako eskola

Karitateko Alaben mojen etxea, esan bezala, Iriarte Osambelaren

fundazioak ekarri zuen, 1880. urtean inguru, eta 1970eko hamarraldian

328

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!