08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

euskara. Eskutitzak oso adierazgarriak dira eta, ezagunak izan arren, ongi

dago bat adibide moduan kopiatzea, Florencio Idoatek eta Angel

Irigaray egindako transkripzioaren arabera:

Seynnor maestre Martin. Acomendo vos a Miguel Papon, vostre amic, et

seredes bien ayssa en casa de Peyre de Tors del bon baron qui mal li se faga

en el coillon, et escusat me de combit que non puedo ser, que huespedes

tengo. Et jaunatiçula abarion ez naiz bildur ezten alla. Et jaquiçu, done

Johane garacicoec dute gracia eregue [baytaric (?)] huitean yruroquey t’amaui

florin huitean baytator sey florin et tercio bat [ylean] rebaticera colectoreari

et alegra çaiteç onguy. —Çure guzia. Machin de Çalba.

(Idoate 1969, Irigaray 1970)

Euskararen oihartzuna nabaria da, bestalde, Nafarroako Foru

Nagusien testuetan (Lacarra 1957, Gonzalez Olle 1972, Irigaray 1974,

Viñes 1977, eta abar) eta, lekukotasun guztiak aipatu gabe, ezaguna da

1494ko urtarrilaren 10ean Joan III.a Albretekoaren koroatze ospakizunetan

Iruñeko katedralean abestu zen euskarazko kopla (Mitxelena

1964b: 100-1).

Euskararekiko arroztasunaren erakuslerik ere badago eta, zentzu

horretan, oso adierazgarria da erresumako lehenengo erregea izan zen

Eneko Aritzaren izenaren interpretazioaren auzia. Erdaraz Iñigo —eta

Enecho, Enego, eta abar— Arista deitu izan zaio. Arazoa, beraz,

Arista/Aritza alternantzian dago. XVII. mendeaz geroztik, Oihenarten

eskutik, Arista euskarazko (h)aritza-z ulertzen da, baina Erdi Aroan,

ordea, erromantzezko arista edo ariesta-z (=galburutik behin aletu eta

gero gelditzen dena): “el «cognomen» de Iñigo Arista, interpretado desde

el siglo XVII hasta hoy, mediante el vasco «aritza», se interpretaba antes,

e incluso de modo heráldico, por el romance «arista» o «ariesta». No aludiría

a la fortaleza corporal del rey, comparable a la de un roble pirenaico,

sino a su ardor en las luchas: inflamable como la «arista» seca, es

decir, la especie de espina de la espiga de trigo, «aresta» o «ariesta» también”

(Caro Baroja 1971-2, I: 120-1). Horrela izanez gero, toponimian

ere ezaguna den gertaera mota baten aurrean egongo ginateke: jatorrizko

hizkuntza galtzen denean hizkuntza horretan eraturiko toki-izenen

esanahiaren oroimena ere galdu eta hizkuntza berriaz interpretatzen dira

askotan: Lizarrerriko Deierri ibarra, adibidez, “Valle de Yerri” bezala ezagutu

izan da erdaraz (Euskaltzaindia-Nafarroako Gobernua 1990: 164).

Eneko Aritzaren kasuan berdin gertatuko zatekeen, hots, euskara eta,

berarekin batera, euskarazko esanahiaren oroimena galduta, haritzaren

ordez erdarazko “arista” gisa ulertzera igaroko ziratekeen.

Nafarroako erresumak ireki zuen hizkuntz tradizioaz beste gogoeta

bat azaldu nahi dut: euskal kulturako taldearen mundu-ikuskera eta gizarte-sistema

mailako mugak. Oroitzen bagara, oinarri teorikoen kapituluan

(2. kapitulua) azpimarratu diren funtsezko kontzeptuetako bat taldearen

244

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!