08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. SARRERA

Sarrerak bi zati ditu. Lehen zatian lanaren hasiera-hasieratik erabiliko

diren oinarrizko bi kontzeptu aurkezten dira: soziolinguistika eta hizkuntz

komunitatea. Ondoren, 1.2 atalean, lanaren ezaugarri orokorrak

azaltzen dira.

Hiru ohar, bestalde. Aurrenekoa Nafarroa hitzari buruz.

“Nafarroako euskararen historia” dio izenburuak, baina egitan Nafarroa

Garaiko bilakaera aurkeztera mugatu naiz. Nafarroa Beherea azalpenetatik

kanpo geratu da gehienetan, batez ere ezin nuelako dena besarkatu.

Hala ere, Nafarroako bi zatien arteko lotura ukaezina da eta, harira zetorrenean,

lotura hori nabarmentzen saiatu naiz. Horretaz gain, garbi dago

Nafarroa bere osotasunean hartzeak dimentsio berri bat ematen diola

euskarak bertan duen tokia ulertzeko moduari: Nafarroa Garaia zein

Nafarroa Beherea, bakoitza euskara gehi gaztelania edo euskara gehi

frantsesa (eta gaskoia) terminoetan irudika badaitezke, Nafarroaren

batasuna, ordea, ulertezina da euskara alde batera utziz gero, euskara

baita, hain zuzen ere, bi aldeek komun duten hizkuntza.

Bigarren oharra gutxitzearen kontzeptuari buruzkoa da, lanaren izenburuak

“hizkuntza gutxituak” aipatzen baititu. Kontzeptu honek, ukaezinezko

abantailekin batera, alde txar garbiak ere baditu eta ez du egiazko

errealitatea ongi islatzen. Alegia, gutxitzearen edo minorizazioaren

ideia normaltasunarekiko erreferentzian ulertzen da, eta, jakina, egoera

normaltzat hizkuntza nagusiena hartzen dugu inplizitoki. Baina bilakaera

historikoa alderantzizkoa izan da neurri handi batean. Normaltzat

hizkuntzaren jatorrizko neurriak hartzen baditugu, berriz, hizkuntza

nagusiek normaltasunetik aldendu eta gainhedapen edo hipertrofia izan

dute. Ikuspegi horretatik euren neurriei eutsi dieten hizkuntzak eta hizkuntza

hipertrofiatuak ditugu. Aldi berean, egia da euskara eta bere antzeko

beste hizkuntza asko alboko hizkuntzen hipertrofia pairatu eta txikituz

eta mendeko egoeran geldituz joan direla, eta horregatik saihestezina

zaigu gutxitzeaz hitz egitea —zentzu teknikoan, gutxiengo etniko

edo kulturalak “son grupos subordinados o cuya posición es vulnerable

a la subordinación” (Harris 1993: 394)—, baina minorizazioa bezain

garrantzitsua da gainhedapenaren ideia gogoan izatea. Hizkuntza “gutxituak”

esan beharrean beste aukera batzuk hizkuntza “ez-menderatzaileak”,

“ez-hegemonikoak”, “mendekoak”, “txikiak”, eta abar, izan litezke,

baina adjektibo hauek ere ez naute guztiz asetzen.

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!