08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Zer esan nahi dut horrekin? Euskararen gaia ateratzen zen gehienetan,

idatzi mailan batez ere, hizkuntzaren aldeko hitzak esaten ziren

Nafarroan. Ia inork ez zuen euskararen aurka hitz egiten, baina, beharbada,

toki nagusia ez zuten ez batak eta ez besteak, isiltasunak baizik.

Nabaria da nafar erdaldunen sakoneko usteen —7.3.2 atala— eta adierazpen

idatzien arteko ezadostasuna, eta arazoaren konponbidea isiltasunaren

esanahiaren azterketak ematen digu neurri batean. Bestela, soilik

Diputazioaren, prentsaren edota bestelako erakundeen ageriko azalpenetan

geldituz gero, euskararen historiografian maiz gertatu den bezala,

gauzak argitu baino gehiago nahasi egiten zaizkigu.

Nafarroako erdal komunitateak euskarari buruz adierazten zituen

jarrerak ulertzeko arestian aipatutako elementu hauek eduki behar ditugu

gogoan: nagusitasun sentimendua, axolagabekeria orokorra, pentsamendu

erreakzionarioaren herri hizkuntzak begi onez ikusteko joera eta

euskara modernitatearen eraginez desagertzen ari zen bazterreko hizkuntzatzat

hartzea.

Isiltasunaren diskurtsoa

Isiltasunaren diskurtsoa esatean ideia sinple bat adierazi nahi dut: gai

bati buruz hiru gauza egin dezakegu: alde hitz egin, aurka hitz egin

edo… ez hitz egin —edo, beste gai batzuen aldean, konparatiboki oso

gutxi—. Aldeko eta kontrako hitzak zerbaiten adierazgarri diren era

berean, gaia ez aipatzeak ere bere esanahia du. Hauxe da, hain zuzen ere,

garaiko iturriak —prentsa, argitalpenak, artxiboak...— miatuta gertatzen

zaiguna: euskararen gaia atera bai, ateratzen zen, baina gehien harritzen

gaituena ez da hau edo beste esan izana, agerpenen urritasuna baizik.

Iritzi subjektiboa da hau —objektiboki frogatu ahal izateko gai

bakoitzaren agerpenen frekuentzia neurtu beharko genuke—, baina

badu oinarririk nire ustez. Arestian esan dut euskara urrun gelditzen zitzaiela

nafar erdaldunei, eta horrek isla zuzena izan zuen isiltasunaren

diskurtsoa deitu dudanean. Mezu mota bat zen hori, zalantzarik gabe,

zabalduena, azken finean, eta, horregatik, euskararen bilakaera sakonki

ulertu nahi badugu, guztiz garrantzitsua zaigu gogoan izatea.

Euskararen hitzezko goraipamena, baina hoztasun praktikoa

Hitzik esan gabe euskara ez zitzaiela gehiegi ardura erakusten bazuten,

Nafarroako erdaldunen hitzezko adierazpenetan, aldiz, euskararen

goresmena izan zen nagusi aztertutako aldi osoan, Espainia mailan baino

gehiago oraindik.

Denboran atzerago egin gabe, aipatuko dudan aurreneko lekukotasuna

1866koa dugu, Nafarroako Diputazioak Araba, Bizkaia eta

Gipuzkoako diputazioei zenbait egitasmo —tartean euskal unibertsitatearen

sorrera— proposatuz igorri zien agirikoa. Bertan, Hegoaldeko

409

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!