08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Aranzadirekiko adostasuna adierazi zuen egun bereko oharrean: “En esta

provincia, sobre todo en los pueblos en que se habla vascuence, deben

ser preferidos los maestros navarros y que hablen la lengua euskara”.

Hurrengo egunetan artikulu eta eskutitz gehiago atera ziren El Eco

de Navarra eta El Pensamiento Navarro —karlista— egunkarietan, denak

euskararen aldekoak. Ez ditut orrialde hauetara ekarriko.

Azpimarragarria da El Pensamiento Navarro-ko “El vascuence en

Navarra” artikulua (1900-02-27), bi arrazoirengatik. Lehena, karlisten

egunkaria maisu eukaldunaren alde agertzen zelako. Bigarrena, jakinik

gehiengoa karlistek zutela, garbitasunak ematen ahalegindu zelako: “en

la última sesión municipal, la mayoría que votó por el maestro castellano

no fue la mayoría política del Ayuntamiento, fue la mayoría de los

concejales asistentes, entre los cuales había carlistas, repúblicanos é integristas.

Conste así”.

Beraz, prentsa liberal-kontserbadorea eta karlista maisu euskaldunaren

alde agertu ziren hitzez, baina beren eraginkortasuna ez zen, preseski

kasu hartan, kasualitatez, alderdi haietako alkate eta zinegotziengana

iritsi.

1900eko martxoaren 1eko udalbatzaren erabakia: Guillermo

Martinezen izendapena

Behin betiko erabakia martxoaren 1eko bileran hartuko zuen

Iruñeko udalak. Alde bakoitzaren arrazoiak aurreko bileran aurkeztutako

berberak ziren eta oraingoan ez zituzten sobera luzatu. Berritasun

bakarra zinegotziei irakurri zitzaien Iturengo udalaren eskutitza izan zen.

Bertan, Iruñeko udalari aho bateko oniritzia adieraziz, norabide berean

segitzeko eskatzen zitzaion:

El Ayuntamiento de la Villa de Yturen que tengo la honra de presidir, ha

acordado por unanimidad en sesion celebrada el dia de hoy, expresar al

Exmo. Ayuntamiento de Pamplona la satisfaccion con que vé el interes que

demuestra en la acertada elección de Maestro de esta villa; y tambien ha

acordado suplicarle respetuosamente que persista en sus deseos de nombrar

á aquel aspirante que con mas brillantez haya probado sus aptitudes.

(etzana nirea da) (IUA, Ituren, Iturengo udalaren 1900-02-25eko

eskutitza)

Gehiago eztabaidatu gabe, bozketa egin zen, honako emaitza honekin:

Guillermo Martinez errioxar erdaldunak 10 botu izan zituen —4

integrista, 3 karlista, 2 errepublikar eta 1 liberal-kontserbadore (alkatea)—

eta Dionisio Esain nafar euskaldunak 9 botu —7 karlista eta 2

integrista—. Guillermo Martinez izan zen, hortaz, Iturengo maisu izendatua.

429

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!