08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskararen Aldeko Lan eta Mugimenduak

nabarmendu nahian (1976: 45). Hamabost urte beranduago, 1906.ean

Donostiako “Centro Vasco” elkartean emandako hitzaldian, nazionalismo

hitzaren hedapena kontuan hartuta, bere betiko foruzaletasunari

handik aurrera nazionalismo deituko ziola esan zuen:

En los tiempos de mi juventud, cuando el vocablo de nacionalismo no

había traspuesto los Pirineos con el sentido que hoy tiene (…), la aspiración

á reintegrar al país basko en sus seculares derechos recibía el nombre

de fuerismo. (…). Puesto que circula un vocablo más gráfico, más intenso

y totalmente expresivo (…), sin renegar ni un ápice de mis antecedentes,

ni profesar nuevos dogmas, ni adoptar nuevas actitudes, antes bien, continuando

mi modesta historia, renuncio al antiguo calificativo, y desde hoy

me llamo y llamaré nacionalista.

(ibid.: 255-6)

Campion ez zen inoiz independentziazalea izan. Bere ibilbide guztian

Euskal Herriaren burujabetasun osoa eskatu zuen eta zentzu horretan

ulertzen zuen nazionalismoa ere (1976: 275). 1932. urtean euskal

estatutoaren alde agertu zen (Campion. Pro Estatuto. La Voz de

Navarra, 1932-06-19). Separatismoa, ordea, guztiz arbuiatu zuen, bere

asmoa Euskal Herri burujabea espainiar monarkiaren baitan ikustea zela

adieraziz:

No sé si existe nacionalismo secesionista; pero declaro con la mayor solemnidad

posible que el mío es unionista. Tomo las cosas tal cual me las presentan

las manos de la historia de varios siglos: la Monarquía española, y

dentro de ella, á ella agregadas, pero con vida propia garantida por solemnes

pactos, las naciones baskas, los Estados baskos.

(Campion 1976: 276-7)

Campionen itzala luzea izan zen eta bere ideien isla nabaria da

Nafarroako EAJren adierazpenetan. Adibidez, Napartarra egunkariaren

lehen zenbakiko “A qué aspira el nacionalismo vasco” (1911-01-08) artikuluan

alderdiaren ideien aurkezpen orokorra egin zuten, baina

Nafarroako mentalitate eta egoerara egokitua. Oro har, Campion eta

foruzaleen antz handiagoa zuen bere argumentazioan Sabino Aranarena

baino 284 . Helburu politikoak, Hegoalderakoak, 1839ko legearen deuseztapena

eskatzera mugatzen ziren (ibid.). Eta, oraindik adierazgarriagoa

dena, EAJren “Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra” foruzaleen “Dios y Fueros”

goiburuaren modura azaltzen zuten: “todos unidos luchemos por

JAUN-GOIKOA eta LEGE-ZARRA, por DIOS y NUESTROS FUE-

284. Antzekotasuna ez da harritzekoa, bestalde, Nafarroako egoera bereziaz gain,

lehen Napar Buru Batzarreko lehendakaria Estanislao Aranzadi Campionen adiskide

eta lankide mina izan zela (Chueca 1994: 135) gogoan hartzen badugu.

474

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!