08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Laburpena eta ondorioak

Iturengo kasua Nafarroako irakaskuntzaren joera nagusiak erakusten

dituen kasu piloto gisa azter dezakegu. Nafarroako bertako eztabaida eta

erabakia izan ziren.

Euskararen aldeko hautaketa egiteko betebehar guztiak biltzen

ziren: herri euskalduna, eskolen sortzaileen nahi garbiak, ordura arteko

ohitura, erabakimena Nafarroan zegoen, Iruñeko udalean, ez

Madrilen, eta horko gehiengo absolutoa, gainera, karlistek zuten, teorian

behintzat euskaltzaleak zirenek, eta abar. Bestalde, giro orokorra

ezin hobeagoa zen: Iturengo maisuaren auzi guztia Nafarroa maisumaistrak

izendatzeko eskubidea berreskuratzeko borroka bizian zegoenean

gertatu zen, eta eztabaida horretan euskararen argudioa erabilia

izan zen behin baino gehiagotan: aldarrikapena herri euskaldunen

maisu-maistra euskaldunak eduki ahal izateko eskubidearen izenean

egiten zen batzuetan.

Baina, hala ere, zerbaitek huts egin zuen, Iruñeko udalak Iturenerako

Guillermo Martinez maisu erdalduna aukeratu zuelako. Iruñeko —eta

Nafarroako— klase politikoa erdalduna zen eta, azken batean, erdal

komunitatearen ikuspegitik jardun zuten. Azaleko argudioa oso erraza

zen: maisurik hoberena aukeratu behar dugu eta hori oposaketetan

puntu gehien lortu duena da. “Zentzu komuneko” arrazoi horren aldean,

gainerako irizpideak —euskalduntasuna, nafartasuna— muntarik

gabekoak iruditzen zitzaizkien. Halaber, izkutuko beste arrazoi bat zegoen:

Alberto Larrondo senadoreak hautagai erdaldunaren aldeko gomendiozko

gutuna bidalia zion alkateari, eta, jakina, senadorearen borondatea

aintzat hartzekoa zen.

Azpimarragarria da maisuek agertzen zuten psikologia edo pentsaera,

instantzietatik uler daitekeenez: euskara kontuan hartu beharreko

baldintza zenik ez zitzaien ezta bururatu ere egiten, nahiz eta deialdian

bertan argi eta garbi horrela agertu. Maisu tituludunak ziren, oposaketak

gaindituta zituzten, irakaskuntza erdarazkoa zen eta, ondorioz, edonora

joateko eskubidea zuten. Horren aldean, ikasleen hizkuntza muntarik

gabeko txikikeria zen maisuentzat.

Prentsak maisu euskalduna hautatzearen beharraz hitz egin zuen,

baina hitzek oso indar txikia izan bide zuten orduan, kasu hartan hain

zuzen, eta udalaren erabakia, elite erdaldunaren erabakia, guztiz bestelakoa

izan zen. Ez zen euskararen aurkako hitz bat bera ere aditu eztabaida

osoan. Batzuek alde hitz egiten zuten eta beste batzuk isildu egiten

ziren, gaitasunaren argudioan babestuta. Askotan gertatu izan zen horrela

Nafarroan: denak euskararen alde agertu, baina azkenean, inork zergatik

jakin gabe, erabakia gaztelaniaren alde hartzen zen. Erdal komunitatearen

logika beti gailen.

435

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!