08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Hau da, hizkuntza hauen historiaren gunea izan dena, beren hiztunen

eguneroko bizimodu eta bizipenak, alegia, ikustezin bihurtzen dute hizkuntzen

heriotzaren paradigmapeko ikertzaileek, ez gaiak berez garrantzirik

ez duelako, eskematik kanpo gelditzen zaielako baizik.

Lanaren arazo intelektuala. Azaldutako paradigmaren aurrean, lanaren

arazo intelektual nagusia ikuspuntua finkatzea da: ohiko moldeak

gainditu, ikustezina zena ikergai bihurtu eta euskararen historiaren subjektu

edo protagonistatzat euskaldunak, euskal hizkuntz komunitatea,

hartzea, hizkuntz komunitatea bere bizitza garatzen duen gizarte-unitate

bezala aztertuz. Hau da, euskararen historia euskaratik bertatik egitea.

Horrela, euskararen biziraupenaren errealitatetik abiatu eta euskararen

bizitzaren sustrai historikoak ikertzen dira, bide horretatik hizkuntzaren

gibelatzearen arazoa ere jorratuko dela jakinik.

Oro har, azterketa hizkuntz komunitateen terminoetan egiten dut:

euskal eta erdal hizkuntz komunitateak. Oso-oso argigarria da ikuspegi

hau, guztiz desberdinak izan baitziren euskaldunen erdaldunekiko jokamoldeak

eta erdaldunen euskaldunekikoak. Honek komunitate bakoitzaren

sakoneko baloreak ezagutzera bultzatzen gaitu. Nafarroako hizkuntz

desoreka estrukturala bide horretatik ulertzen da.

Bestalde, arazo intelektual berria adierazi izanak ez du orain arteko

galderak baztertu behar ditugunik esan nahi. Alderantziz, ikuspegi aberasgarriago

batean kokatzen ditu.

Hizkuntz komunitatearen azterketarako eredua. Max Weber eta

Bloomfield klasikoekin eta Jose Maria Sanchez Carrion eta Ralph Fasold

garaikideekin batera, berezko izaera duen gizarte-egituratzat hartzen dut

hizkuntz komunitatea, euskal hizkuntz komunitatea gure kasuan, izaera

egituratua inplizitoki bakarrik erdal komunitateari aitortzen dioten

azterbideen aurrean. Soziolinguistika eta soziologia arloetako ekarpenak

uztartuz, honako eredu hau eratu dut hizkuntz komunitatearen bilakaeraren

azterketa bere konplexutasunean egiteko:

Hizkuntz komunitatearen azterketarako eredua

1. maila: aparatu sinbolikoa, baloreak…

2. maila: hizkuntz komunitatearen egitura

3. maila: hizkuntz portaeraren sistema (hizkuntz komunitatearen

gizarte-ekintza)

-hizkuntzaren ezagutza, edo hizkuntz gaitasuna

-hizkuntzarekiko jarrerak

-hizkuntzaren hautaketa

-hizkuntzaren erabilera

-hizkuntzaren egoera aldatzeko ekintzak (aldeko zein

kontrako mugimenduak, azterketa zientifikoak…)

4. maila: komunitatearen ugalketa

525

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!