08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri Teorikoak

Laburpena

Hizkuntzen historia ulertzeko oso baliagarria den tresneria garatu du

Sanchez Carrionek: ikasketen teoria eta hizkuntzaren garapen osoaren

kontzeptua; esparru edo funtzioen teoria; hizkuntz komunitatearen egitura;

gune sinbolikoa; egituraketa eta desegituraketa bilakabideak; estatu

hedakorra eta bere kritika. Hizkuntzen aferak dimentsio soziokulturalean

eta, lehen aurkezturiko autoreek bezala, hurbilketa antropologikoari

garrantzia emanez aztertzen ditu.

Gogoan iraupen zein ordezkapen prozesuak ditu eta arreta bietan

ipintzera garamatza: “la explicación del proceso de descompensación y

equilibramiento de cualquier lengua humana” (1987: 23), nahiz eta egin

dituen azterketa gehienak desegituratze dinamikak agerian jartzera

zuzenduak dauden.

Gainerako autoreekin alderatuz gero, zabaltasun, kezka eta interesen

aldetik, parekotasunik handiena Fishmanekin du.

Bereizgarriena, ordea, hizkuntz komunitatearen aztertzeari aitortzen

dion garrantzia dugu. Hizkuntz komunitatea, Txepetxen pentsaeran

hiztunak, hizkuntza eta gizartea uztartzen dituen gizarte-unitatea izanik,

ikergai nagusienetariko bat bihurtzen da eta hizkuntzaren zoria eta bere

hizkuntz komunitatearena lotuta agertzen dira.

2.3.2.4 Hizkuntz ordezkapenaren ikuspegia

Literatura soziolinguistikoan hizkuntzen historiarako nabarmentzen

diren moldeen azterketan azkenekoa, baina ugariena, hizkuntz ordezkapenaren

ikuspegia dugu. Molde honen ezaugarri nagusia ikertzaileen

indarrak hizkuntzen menderatze- eta minorizazio-bilakabideen mekanismoak

agerian jartzera zuzendu izana da. Desagerpenaren deskribapen

edo azalpen hutsezko lanak alde batera utzita, eta, ingelesezko bibliografian

batez ere, asko dira hauek, zorroztasun eta sakontasun handiko

azterketak sortu dira ikuspegi honetatik, hizkuntza ofizialen ezartze prozesuei

dagokienez bereziki. Salaketa kutsu nabaria darie idazki hauetako

askori eta, geografikoki, ezagunenak Frantzian, Katalunian eta Euskal

Herrian (ikus 2.1 atala) sortutako lanak zaizkigu 74 .

74. Horiez gain, oso interesgarria da Dell Hymesen (1996: 177-8) historia soziolinguistikoaren

zereginari buruzko lana, non sakontasun kritikoa hizkuntz heriotzaren

—testu bereko beste pasarte batean hizkuntzen hilketaz (linguacide) mintzatzen da—

ikuspegipean azaltzen baitu:

The systematic history that we need would show, probably, a widespread effort to

eradicate linguistic diversity and implant uniformity down to the last colorless

detail (…). We need to know as fully as possible about past tension and struggle in

the imposition of linguistic hegemony as well.

142

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!