08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ondorioak

tzen zituen korronte batek, gune erdaldun euskaltzale batzuk sortu baziren

ere.

Muga objektiboekin batera, ordea, planteamendu-arazoak ere aurki

daitezke. Hiru bereziki. Aurrena, ez zioten hizkuntzari bere berezitasuna

aitortu eta bai foruzaleek bai nazionalistek asmo politikoen mende jarri

zuten euskara, 1930eko hamarkadan Larrekok eta Angel Irigarayk

sumatu zutenez. Bigarrena, ez zieten euskaldun osoei —gaitasuna, jarrera

eta erabilera goren mailan zituzten lagunei— lehentasuna eman

mugimenduan, buruzagitza guneetan erdaldunak eta euskaldunak eta

euskararekiko oso sentikortasun desberdinetako kideak nahasiz.

Hirugarren arazoa Nafarroaren historikotasunaren argudioaren erabilpenean

zegoen nire ustez. Alegia, Nafarroaren independentzia historikoa

aldarrikatzeak indar handia zuen Madrilen aurrean abertzaletasunaren

aldetik, baina, aldi berean, argudio hau euskararen aurka bihurtzen zen,

nafar guztiek baitzekiten funtsean Nafarroako erresuma eta erdararen

nagusitasuna sinonimoak zirela.

Aurkitutako argibide berriak

Maiz aurkikuntza berriak egin ote dituen galdetzen zaio ikertzaileari.

Lanaren oinarri teoriko eta metodologikoetan nahiz gai bakoitzaren

tratamenduan berrikuntza nabarmenak egiten saiatu naiz, eta horixe zen

garrantzitsuena nire ustez. Baina, aldi berean, euskararen historiarako

axola handiko argibide berriak ere, oker ez banago, aurkitu edota garatu

ditut. Hona hemen horietariko batzuk:

-euskaldunen euskararekiko atxikimendu historikoaren lekukotasun

eta frogak;

-irakurtzen eta idazten jakitea —erdaraz, azpiulertzen da—

Nafarroan ere eskatu zitzaien herriko alkategai eta gainerako administrazio

postuetarako hautagai guztiei: 1628ko Gorteak;

-euskararen eta erdararen demografia historikoak: 1863. eta 1935.

urteetako kopuruak;

-Bonaparte printzearen hamaika lankide nafar berriren izenak; gehi

bederatzi lagun gehiagorenak, egiazko lankidetzat jotzeko zalantzagarriak

direnak;

-irakaskuntzaren arloan: maisu-maistra espainol erdalduntzaileen

etortze/ekartze jendetsuaren gezurtapena;

-mugimendu euskaltzaleen ekimenen zerrenda zabala, osatu samarra.

Hurrengo ikerketei begira

(1) Euskararen heriotzaren ikerkuntza-programa oso interesgarria

izan zen bere momentuan, baina egun nahiko agorturik dagoela uste

536

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!