08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri Teorikoak

2.2.2 Frantsesaren historiografia

Frantsesaren historiografiaren azterketarako Ferdinand Brunoten

Histoire de la langue française des origines à nos jours (Brunot 1967) eta

Marcel Cohenen Histoire d’une langue: le français (des lointaines origines

à nos jours (Cohen 1973) lanetan oinarritu naiz 41 .

2.2.2.1 Ferdinand Brunot

Ferdinand Brunoten Histoire de la langue française lan erraldoi eta

klasikoak eskaintzen digun informazio aberatsa oso baliagarria izan zait

beste zenbait gai aztertzerakoan —Frantziako hizkuntz eredua (3.4

atala) eta hizkuntzak nekazari gizartean (3.2 atala), kasu— eta frantsesaren

bilakaeraz ezezik euskararenaz ere mintzatu zaigu lana osatzen duten

liburukietan zehar. Alde horiek, beraz, geroago ukituko ditut eta oraingoan

soilik erabili dituen hizkera eta ikuspegiei lotuko natzaie.

Brunoten historia frantsesaren eta frantsesez mintzatzen direnen

ikuspegitik garatua dago, gaztelaniaren historiak bezala, eta ikuspegi

horretan denak, hizkuntza, egilea nahiz irakurleak, sartzen ditu.

Frantsesa “gure” hizkuntza da, “notre langue” (Brunot 1967, VIII: VIII.

or.), “la langue de la France” (ibid., VII: 1) eta Frantziako gainerako hizkuntzak,

berriz, “la foule des patois et des langues hétérogènes” (ibid.,

VII: 1) besterik ez ziren. “Patois” batean mintzatzen ziren lagunak

“patoisants” (ibid., VIII: 1.072) ziren, eta frantsesez edo dialektoren

batean mintzatzen ez ziren lurraldeak “provinces particularistes ou de

langue hétérogène” (ibid., VII: 233). Bereizketa aseptikoagoa ere egin

zuen: “Les pays à dialecte” eta “les pays à idiome” (ibid., IX: 164 eta

165). Frantsesez mintzatzen ez ziren Europako gainontzeko herriak,

begirune handiagoaz, “pays de langue étrangère” (ibid., VIII: 1.198)

ziren.

Frantsesaren historia, bada, bere konkisten historia da. XVIII. mendean

“il conquérait l’Europe, presque d’un élan” (ibid., VII: 1), eta batzuek

“l’universalité de la langue française” (ibid., VIII: X) deitu zutena

“langues concurrentes”-ekiko (ibid., VIII: 966) lehian, alemana eta ingelesarekikoan

bereziki, gauzatu zen, nahiz eta Iraultzaren erasokortasunagatik

“des fautes de divers ordres contribuèrent à précipiter le déclin de

notre influence” (ibid., XI: 48). Frantzia osoaren konkista, geldoa XVIII.

mendean eta azkarra XIX.ean, borroka bikoitz baten emaitza izan zen:

“lutte contre le latin” eta “prévaloir sur les patois” (ibid., VII: 3).

41. Mota bereko ikuspegiaren oihartzunak harrigarriro William F. Mackeyrengan

berarengan ere aurki daitezke (1994b). Guztiz bestelakoa da, ordea, frantsesaren bilakabideaz

Louis Jean Calvet-ek (1981b) eman duen azalpen kritikoa, baina lan hau

eredu orokorra baieztatzen duen salbuespentzat har daiteke hain zuzen ere.

88

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!