08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Muga nabariak ere badituzte ordezkapenaren ikuspegipeko lanek:

interesen esparrua aldez aurretik mugatuta dutenez, herri hizkuntzen

ohiko bizitza, beren orain arteko biziraupena eta honek plazaratzen dituen

galdera eta ikergai aberasgarri berriak ia oharkabean pasatzen zaizkie.

Interesa bakarrik hiltzear bide daudenean sortzen dute, ez bizirik daudenean.

Bestalde, beti menderatze prozesuak azpimarratuz errealitatea faltsutzen

duen prisma bat zabaldu eta finkatzeko arriskua ere badago: alde

batetik hizkuntza ofizial, nagusi, aktibo, guztiahaldun irabazleak genituzke,

eta, bestetik, hizkuntza txiki, ezdeus eta baztertuak, objektu pasibo

galtzaile direnak. Horrela, asmoa hizkuntza hauen zapalkuntza salatzea

izan arren —eta ez beti—, alderantzizko ondorio psikologikoa atera daiteke

maiz: arreta merezi duten bakarrak, onerako zein txarrerako, kritikatuak

nahiz goraipatuak izateko, hizkuntza ofizialak lirateke.

2.3.2.4.1 Louis Jean Calvet

Louis Jean Calveten Lingüística y colonialismo. Breve tratado de glotofagia

liburuak (1981b, jatorrizko edizioa frantsesez: 1974) eragin handia

izan du Euskal Herriko75 eta Kataluniako76 soziolinguistikan —eta baita

nazioarteko soziolinguistika kritikoan77 ere—, hain handia ezen liburuan

emandako hizkuntz ordezkapenaren eskema ia eredutzat hartua

izatera iritsi den gai horri buruz aritzerakoan.

Lanaren ardatza hirugarren kapituluan da: “El proceso colonial lingüísticamente

considerado” (ibid.: 53-80). Kolonizazioa dioenean, kanpokoenaz

ezezik, estatu barneko herrien kolonizazioaz ere ari da, eta zentzu

horretan bretoiera edo okzitaniera bezalako hizkuntzek Frantziako

zentralismoaren eskutik pairaturiko kalteek berezko lekua dute azterketan

(ibid.: 77). Kolonialismoa alde ekonomiko, politiko eta sozialak dituen

gertaera izanda ere, Calvetek bere hizkuntz ondorioak aztertzera mugatu

nahi du bere lana, hizkuntza menderatu eta nagusien arteko harremanen

sakoneko mekanismo orokorrak argitzeko asmoz (ibid.: 54).

Aurreko kapituluetan hedapena justifikatzen duten teoriak —hizkuntzaren

eta nazioaren teoriak (ibid.: 53)— erakutsiak ditu Calvetek,

eta teoria horien ondorioa Mendebaldea kolonizazioaren abenturarako

prest gelditu izana da: jargoietan mintzo diren lurralde basatietara bere

hizkuntzak eramateko, alegia (ibid.: 30).

75. Aipamenak ez luzatzearren, ikus, lan nagusien artean, Euskaltzaindia (1977)

eta Sanchez Carrion (1987).

76. Katalunian izan duen oihartzunerako, ikus han egindako soziolinguistikaren

emaitzak bildu nahi dituen Curs de sociolingüística (Molla eta Palanca 1989; Molla eta

Viana 1989-1991).

77. Ikus, esate baterako, Calveten aipamenak Singh (arg.) (1996) lanean.

143

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!