08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

elkartearen sortzaileetako bat (Campion 1912: LXII) eta bere lehendabiziko

idazkaria (Actos de la Asociación. Revista Euskara I, 1878, 47-8)

dugu. Gerora, zeregin handia izan zuen Asociación Euskararen ekintzetan

eta, esate baterako, Elizondoko Lore-jokoetako epaimahaiko izendatu

zuten (Garcia Sanz 1992: 87, 200. oin-oharra).

Mariano Mendigachak (1832-1918) Orreaga baladaren erronkarierazko

bertsioa egin zuen Campionentzat (Orreaga. Dialecto roncalés.

Revista Euskara I, 1878, 74-5) eta harremanak ez ziren geroztik eten,

1904. urtean, esate baterako, Campionen aldeko kanpaina egin baitzuen:

“Egin ala egindud D. Arturo erkinledin diputao; baya ezaitad

baliatu; oraissa ssakin aldu erkinda Mella” (Irigoien 1957: 136). Denen

jakina da, bestalde, 1902 eta 1916 bitartean Azkuerekin izandako elkarlana

(Irigoien 1957; Estornes 1984). Mariano Mendigacha

Bonaparterekin hasieran eta gero berarekin eta Azkuerekin lotu zuen

katea hitz hauekin adierazi zuen Campionek: “El simpático

Mendigacha, á manera de majestuoso monolito, testigo de otras edades,

nos transmitió al P. Bonaparte, á Resurrección María de Azkue y á mi,

las postreras reliquias, del curiosísimo sub-dialecto suletino del Ronkal,

conforme se hablaba en Bidangoz” (1911: 19).

Azkenik, Arturo Campion (1854-1937) bera dugu, baina berari

buruz beranduago mintzatuko gara, mugimendu euskaltzaleei eskaini

diegun 8. kapituluan.

5.2.3 Laburpena

Bonaparteri buruzko kapituluak euskararen aldeko mugimenduak

sortu aurreko egoera erakutsi digu. Hizkuntz ezagutza, jarrerak, hautaketa

eta erabilera sailek, Sanchez Carrioni jarraiki, A eta B ibilbideak

dituztela gogoan hartuta —A ibilbidea: berezkoa, naturala; B ibilbidea:

ikasia, landua—, Bonapartek eta bere lankideen lekukotasunengatik

euskara 1850-1870 hamarkadetan batez ere A zirkuitura mugatzen zela

ikusi dugu. Euskararen ibilbide naturala osorik zegoen eskualde askotan,

baina higadura nabaria pairatua zuen jadanik beste hainbat lurraldetan:

hegoaldeko eta ekialdeko eskualdeetan bereziki.

B zirkuituari dagokionez, euskararen erabilpen landuaren aztarnak

Elizaren alorrean aurkitzen ditugu. Literatur euskara, ordea, eratu gabe

zegoen Nafarroan.

Bonaparte eta bere lankideen ekarpena hirukoitza izan zen:

-haiek baino lehenagoko euskal idazkiak azalaraztea;

-idazki eta itzulpen mordo bat eginaraztea;

-euskararen hautemate berria irekitzea eta, baita ere, euskararekiko

kontzientzia eta aldeko jarrerak bizkortzeko lehen urratsak egitea.

309

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!