08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

euskarari buruzko diskurtsoak eta irakaskuntza sistema. Diskurtsoetan

ideologi egituratuak eta sakoneko uste edo mentalitateak bereizi dira,

horretarako diskurtsoen aztertze eta deskodetze tekniketara joaz.

Irakaskuntza sistemari hainbat aldetatik heldu diot, maiz lehen eskuko

iturriak erabiliz, eta ohiko uste anitz kolokan jarri edota gezurtatuta

suertatu dira.

Teorien ebaluazioa. Arazo intelektuala euskararen bizitza historikoa

bere hiztunak subjektutzat hartuz azaltzea izanik, teorien ebaluazioa helburu

hori betetzeko duten egokitasunaren aldetik egin dut. Ekarpenik

emankorrenak Jose Maria Sanchez Carrionen —azentua hizkuntz

komunitatearen egituraketan eta hizkuntzaren osotasunaren ideian jartzen

duena—, Joshua Fishmanen —hizkuntzen iraupenaren eta ordezkapenaren

ikuspegi bateratua; muga etnolinguistikoen ideia— eta Ralph

Fasolden —ikuspegi antropolinguistikoaren ideia, metodologia orokorra—

teoriek egin dizkidate; hirurek, aldi berean, hizkuntz bilakabideen

kultur alderdia nabarmentzen dute.

Ordezkapenaren ikuspegitik garatutako teoriek —Louis Jean Calvet

frantsesa, Lluis Aracil eta hainbat katalan, Euskal Herriko ohiko moldeak…

gehi mundu zabaleko lan gehienen abiapuntu inplizitoak—, aitzitik,

alde bakarra lantzen dute eta linealegiak gelditzen zaizkit, beren

esparruan —ordezkatze prozesuen azterketan— oso baliagarriak izan

arren.

Auzo-disziplinetan lagungarrienak mentalitateen historiaren korrontea

eta soziologia alorreko Guy Rocher eta Pierre Bourdieu autoreen

kontzeptu eta ikuspegiak gertatu dira. Nafarroa mailan, bertako egoera

bere konplexutasunean ulertzeko argigarrienak Julio Caro Baroja, Jose

Maria Lacarra eta Koldo Mitxelena izan ditut.

Euskararen datu demografikoak

Orduko erroldeetatik abiatuta, Nafarroako euskal hizkuntz komunitatearen

neurriak kalkulatu ahal izan ditut (4. kapitulua). Hasieran,

1860ko hamarkadan, euskaldunak 90.000 inguru ziren, % 30.

Amaieran, berriz, 1930eko hamarkadan, euskaldunak 60.000 inguru

ziren, % 17. Beraz, aztertutako epearen bukaeran 30.000 gutxiago ziren

Nafarroako euskaldunak, baina kopuru ederra egiten segitzen zuten, eta

hasieran baino askoz eraginkorragoak ziren.

Euskararen bizitza (eta ordezkapena)

Nafarroako euskal hizkuntz komunitatearen bizitza historikoaren

azterketan zeregin berezia bete du Uitziko landa-ikerketak (6. kapitulua).

527

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!