08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sarrera

desberdinak izan dituzte elkarrekiko —zeharo desberdinak izan dira euskaldunen

erdaldunekiko jokamoldeak eta erdaldunen euskaldunekikoak—

eta ikerketaren zeregina, biak ezagutu eta bereizi ondoren, bakoitzaren

sustraiak bilatu eta ulertzea da, bi kulturen arteko konparaketa

eginez.

Bi hitzetan esanda, ikergai berri bat proposatzen da: euskararen bizitzaren

sustrai historikoak, eta horrekin batera, orain arte kasik jorratu ez

diren iker-bideak ere iradokitzen dira: euskal hizkuntz komunitatea,

bere portaera-arauak, bere egitura, bere baloreak eta bere mundu sinbolikoa.

Bestalde, esan beharrik ez dago, euskararen jarraipena aztertzeak

atzerakadaren arrazoiak ere ulertzera eramaten gaitu.

1.2.2 Epea: 1863-1936

Abiapuntutzat ongi deskribaturiko aldi bat hartu dut: Bonaparte

printzearen garaia. 1863. urtea Bonaparteren Carte des sept provinces basques

mapak daraman argitaratze urtea 20 da eta, funtsean, data honen

bidez Bonapartek 1856-1869 bitartean Euskal Herrira egin zituen bost

bidaien ondorioz euskarari buruz eskaini zizkigun albiste eta azalpenak

adierazi nahi izan ditut.

Amaiera urtea 1936koa da. Espainiako Gerra Zibilak euskal kulturaren

bilakaeran eta, noski, Nafarroako euskararen historian, eragin

zuen etena ez da azaldu beharrik. Berarekin aro oso bat bukatu zen eta,

hitzetan gehiago luzatu gabe, guztiz justifikaturik dago ikerketa urte

horretan mugatzea.

Azpiperiodifikazioa eginez gero, bi aldi bereiziko nituzke: 1863-

1876 eta 1876-1936. 1876ra arte XIX. mende hasieratik zetozen gizarte-joerak

—gizarte tradizionalaren pitzadura, modernotasunaren garapena,

Espainiako Estatuaren sendotzea, euskararen atzerakada azkarra

Nafarroako Erdialdean eta biziraupena Mendialdean, kontzientzia euskaltzalerik

eza…— dira nagusi. 1876tik aurrera, aldiz, joera horiei beste

bat erantsi behar zaie: bigarren Gerra Karlistaren ondorioak ikusita, euskararen

egoera larriak akuilatuta eta Europako hainbat herri hizkuntzaren

aldarrikapenak gogoan edukita, euskara eta euskal nazioa piztu

nahian, eta Nafarroako “Asociación Euskara” aitzindari izanik, Hego

Euskal Herriko lau probintzietan hazi zen mugimendu euskaltzalea.

20. Mapak 1863 badio ere, bere benetako argitalpen data asko eztabaidatu dute

ikertzaileek aipaturikoa zalantzan jarriz. Julien Vinsonek 1869an argitaratu zela esan

zuen (1983, I: 321). Georges Lacombek, berriz, 1871ren amaiera edo 1872aren hasiera

aipatu zituen (1924: planche 7) eta Pedro Yrizarrek (1981: 105, 26. oin-oharra)

nahiz Koldo Zuazok (1988: 92, 23. oin-oharra), adibidez, ontzat jo dute Lacomberen

proposamena.

34

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!