08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

aren sorrera- eta eraikuntza-eredua (3.3 atala) dugu, zeinaren arabera

kanpotik etorritako konkistatzaileek —jainkotiarrak, zibilizatuak: lehen

eta bigarren funtzioetakoak— bertako biztanleak —basatiak, suge edota

herensugeekin berdinduak 204 , deabruaren kideak: hirugarren funtziokoak—

menderatu eta egiazko gizartea eratzeari ekiten baitiote.

(b) Horri lotuta, hedakortasuna dugu, hau da, norberaren gizarteereduak

besteei hedatu eta ezartzeko nahia. “Hoy por hoy, pues, cada

nación tiene que pensar en sí misma ante todo; hoy cada nación debe

pensar en fortificarse contra las demás; hoy cada nación debe de pensar

en superar a las otras, sin rendir tributo a ningœn otro género de consideraciones”

aldarrikatu zuen Canovas del Castillok (1944: 46) eta berdin

errepikatu zuen Unamunok 1901. urtean (1968: 244): “Si no queréis

ser invadidos, invadid; si no queréis que se os absorba, absorbed”.

Funtsean, hori bera izan da estatu gisa antolatutako gizarteen jokamoldea:

“La trayectoria de las sociedades de nivel estatal se ha caracterizado

por una continua expansión a costa de las tierras y libertades de los pueblos

preestatales. (…) la difusión del Estado ha dado por resultado ya la

aniquilación, ya la distorsión total del estilo de vida de miles de pueblos”,

Marvin Harris-ek (1993: 360) esan duenez.

Hedakortasuna, orobat, kulturen arteko diferentziari haietako baten

pentsamoldean nagusitasun sentimendua eta hierarkizazioaren baieztapena

batzen direnean gauzatzen da, Levi Straussek (1993: 114) erakutsi

bezala.

Nafarroako erdal komunitatea estatuan antolatutako talde horietakoa

zen, noski, 3.5 talean ikusi bezala: Nafarroako erresuma, geroagoko

erregeordetza eta, azkenik, Espainiako Estatuari loturiko Foru

Diputazioa.

(c) Estatu modernoaren hizkuntz politika, Frantziako Iraultzak hobekien

adierazi zuena (ikus 3.4 atala). Horren arabera, Estatu espainola

(Nafarroa barne), aurrerapena eta gaztelania lotuta agertzen ziren.

(d) Industri gizartearen nagusitasun sentimendua. XIX. eta XX. mendeetako

mentalitate sozialaren ezaugarri nagusietako bat gizarte tradizionalarekiko

nagusitasun sentimendu itzela da (Rocher 1990: 295).

Argiaren, zientziaren eta egiaren monopolioa dutela uste dute eta, aldi

berean, mesprezuz eta atzeratutzat joaz begiratzen diete baserritar jendeei.

(e) Gizarte modernoko pertsonen autonomia gero eta handiagoa dugu

azkeneko ezaugarria, molde nagusietatik desbideratzeko ahalmena, ale-

204. Mircea Eliadek (1982: 45, oin-oharra) dioenez: “serpientes y dragones son en

casi todas partes identificados con los «señores del lugar», con los «autóctonos», contra

quienes habían de luchar los recién llegados, los «conquistadores», los que deben «formar»

(es decir, «crear») los territorios ocupados”.

367

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!