08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Bide batez, herri hizkuntzen belaunaldiz belaunaldiko iraupenaz

kezkarik ezaren beste erakusle bat Toni Molla eta Amadeu Viana katalanen

azalpena dugu (ikus, halaber, 3.2 atala). Hizkuntz komunitateak bi

motatakoak omen dira: tradizionalak eta modernoak, eta bi mutur kontrajarri

balira bezala aurkezten dituzte. Badirudi orain arteko iraupenaren

gunea izan den komunitate tradizionala, modernoaren aldean, ezaugarri

ezkor eta atzerakoi guztien paradigma dela: “localistes (…) rurals,

aïllades, petites, autosuficients, etc.” (Molla eta Viana 1989: 34).

Halaber, Hans Kohn, Ralph Linton eta Rafael Ninyolesen hitzetan

babesa bilatuz, komunitate tradizionalek hizkuntza jakin batean mintzatzearen

kontzientziarik ez zutela (ibid.: 27) eta beren hizkuntzarekiko

atxikimendua inkontzientea, begetala, tribala eta ohiturazkoa (“rutinària”)

zela diote Molla eta Vianak (ibid.: 27-8). Horrelako “etiketazioaren”

ondoren, nori bururatuko ote litzaioke, ikuspegia aldatu ezean, hizkuntzaren

transmisioaren molde naturalaren azterketan murgiltzea?

Ikerkuntzaren arazoak

Ikerkuntzaren erronka nagusia ohiko bide ibilietatik atera eta alor

berriak jorratzea da Aracilen ustez:

Un nuevo discurso descartará pseudo-problemas consabidos y descubrirá

cripto-problemas no-reconocidos. La investigación debe contribuir a aclarar

y declarar una nueva problemática, muy distinta del repertorio de lugares

comunes (…)

(Aracil 1986: 454-5)

Are gehiago, denboraren poderioz eztabaidatua ere izaten ez den

zentzu komun bat eratu da eta ikerketa gehienak naturalak diruditen

muga kontzeptual horietara makurtzen dira. Aracilek dioenez, metodoaren

muina eztabaidatua ez dena auzitan jartzean datza hain zuzen ere:

“El método consiste en enfocar lo que no es discutido” (ibid.: 444).

Soziolinguistikak ahalmena du ohiko diskurtsotik —zentzu komunak

moldatutako diskurtsotik— irten eta argi berria ekartzeko, bai iraganaren

bai egungo egoeraren azterketan:

Creo (…) que la investigación sociolingüística puede modestamente aventurarse

fuera del marco de un multidiscurso notoriamente inconexo y confuso.

Además de reconstruir y entender un pasado real pertinente (al

menos un hilo importante de la Historia Contemporánea), puede iluminar

el marasmo actual de esta crisis sin crítica y ayudar a explicitar los dilemas

que las diversas rutinas y propagandas conspiran para eludir.

(ibid.: 448)

Ikerkuntzak, arnas berriak erdietsiko baditu, ikuspegi integratzailea

izango du eta lan enpirikoa egiteaz gain, teorikoki ondo hornituta egon

behar du:

153

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!