08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Tutera, Logroño, Nafarroa eta Mendialdea berezko barrutitzat jotzen

ziren eta, ikusi bezala, Tuterako batek, edo Mendialdeko batek, kasu, ez

zuen bere burua nafartzat jotzen. XIII. mendeaz geroztik, berriz, ikuspuntua

aldatu eta pixkanaka-pixkanaka berezko barruti bakartzat

Nafarroa —bere adiera berrian: erresuma osoa— hartuz joan zen.

Erresumaren muga politikoekin bat zetorren kontzeptu espazial berria

finkatu zen, beraz. Nafarroari buruzko ikuspegi horretan erdigune bat

dugu: Iruñea eta Erdialdea, eta bazter eremuak: Erribera eta Mendialdea.

Erriberak eragin handia zuen erresumaren egitura ofizialetan, baina ez

ordea Mendialdeak. Beraz, euskaldunen gizarte-bazterketari —nos/rrustici—

bazterketa geografikoa —Erdialdea/Mendialdea/Erribera— ere

gehitzen zion lurraldearen ikusmoldea finkatu zen Erdi Aroan. Hau da,

Nafarroari buruz gailendu zen mentalitateak erdigune sozial —nos—,

linguistiko —erromantzea— eta geografiko —Erdialdea, Iruñea— gardena

zuen, eta hala ematen zitzaien aditzera erresumako bizilagun guztiei.

Euskal hizkuntz komunitateari ez zitzaion erdigunerik aitortzen mentalitate

horretan eta hauek, berezko erdigune aitorturik ezean, nafar guztiei

eskaintzen zitzaien hartan bilatu beharko zuten erreferentzi puntua.

Nafarroako estatuak, azaldu dugun bilakaeraren ondorioz, bere hizkuntza

zuen —praktikan hizkuntza ofiziala—, erromantzea, eta bere mendeko

giza-talde guztiekiko, euskaldunekiko, gure kasuan, harremanetan

hizkuntza hura hedatzen zuen, estatuko hizkuntzaren ezarpen maila eta

bideak XIX eta XX. mendeetakoak bezain zorrotzak ez izan arren.

Erromantzearen zabaltze lanetan, bestalde, euskara rustico, vulgalibus, sortitum,

eta abar bezala kalifikatuz, ez zitzaien babes ideologikorik falta izan.

Hala eta guztiz ere, Nafarroako populazioaren zati handi bat euskalduna

izanik, euskararen presentzia oso handia izango zen eguneroko

bizitzan eta baita goren mailetan ere, Arturo Campionek (1884: 28),

Angel Irigarayk (1974) eta Jimeno Juriok (1997) ederki erakutsi duten

bezala. Lacarrarengana itzuliz, aipatutako monastegietako dokumentazioa

aztertzean, argi iruditzen zaio autore honi notarioek, euskarazko

hitzak sartzen zituztenean, beren esanahia ederki ezagutzen zutela eta,

oro har, familiartasun osoz erabiltzen zituztela (Lacarra 1957: 12).

Gaian haratago joanez, zein ote zen Erdi Aroko pertsonaia nagusien

ohiko hizkuntza? Galdera ez da inozoa eta hori dela eta, gogoeta iradokitzaileak

egin zituen Lacarrak: “para nosotros, es decir, para el que estudia

la Edad Media, será siempre un problema acuciante el saber qué lengua

hablaban los personajes históricos con los que convive en los documentos.

Cómo se expresaban en la intimidad Iñigo Arista o el abad de

Leyre, Sancho el Fuerte o el abad de Irache” (ibid.: 12). Erantzuna ezin

daiteke garbia izan eta denetatik egongo zen, baita euskararen lagunarteko

erabileraren testigantzak ere. Esate baterako, Machin de Çalba eta

Martin de Sant Martin Karlos III.aren (1387-1425) idazkariek elkarren

arteko gutunetan naturaltasun osoz tartekatzen zituzten erromantzea eta

243

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!