08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri Teorikoak

-Testuinguru sozioekonomiko eta politikoaren ezaugarri historiko

nagusiak.

-Euskara inoiz ofiziala izan ez den eta jarduera administratibotik

baztertuta egon den hizkuntza da.

-Baldintza horien pean, ia beti atzeraka etorri da euskara historian

zehar (Erromatar inperioa erori zenean edo Erdi Aroko populazio mugimenduak

izan ezik). Honen erakusgarri deigarriak XVIII. mendean

Araban eta XIX.ean Nafarroan izandako gibelamendua eta Euskal

Herria osoan, baita gunerik trinkoenetan ere, pairatutako higadura dira.

-Atzerakadaren arrazoiak testuinguru historikoan, kanpoko gobernuen

eraso eta debekuetan, Euskal Herriko goi-klaseen jarrera eta erabakietan

eta euskaldunen axolagabekerian bilatzen dira normalean.

-Euskaltzaleen ahaleginak nabarmentzen dira haren aurrean: euskal

literatura, erabilera soziala areagotzeko saioak, euskararen estandarizazioa…

-Euskararen iraupena, hain baldintza txarretan, harrigarritzat hartzen

da eta isolamenduarekin edo inertziarekin lotuta erakusten da batzuetan,

eta euskaltzaleen ahaleginekin, beste batzuetan.

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa egiteke dago

Ikusi dugunez, euskararen historia sozialaz idatzi dena hurbilketa

partzialak edota irakurlego zabalarentzat egindako dibulgazio liburu edo

artikuluak dira, gehienak aurretik esan diren ideien aipamen edo laburpena.

Lehen eskuko ikerketa sakonak gutxi dira eta hauek bilakabide

orokorra baino gehiago alde hautatuak aztertzen dituzte, Koldo Zuazok

(1988b) euskararen batasunaren eta estandarizazioaren historian, esate

baterako, egin zuen bezala.

Nafarroara mugatuz, euskararen historiako lan orokorretan

Nafarroari egiten zaion tokia txikia da, alde batetik, eta, bestetik,

Nafarroa gaitzat zuzenean hartzen dutenak gutxi izan dira orain arte,

eta, gutxi izateaz gain, oso txikia da nik hautaturiko epeari (1863-1936)

eskaini dioten tartea, Jimeno Jurioren (1997) eta Urmenetaren (1997)

lanekin gauzak aldatzen hasi badira ere.

Gainerako ezaugarriak

Soziolinguistika alorreko kontzeptuak ez dira eskuarki erabili euskararen

historiografian. Salbuespenak, hala ere, izan, badaude.

Esanguratsuena Sanchez Carrion da, bere lanen ardura nagusia, hain

zuzen ere, landa-ikerketak ahaztu gabe, eta hauetan ere bera izan dugu

aitzindari (Sanchez Carrion 1972 eta 1981b), teoria garatzea izan baita.

Ez da kasualitatea haren liburu nagusiaren bigarren izenburua Claves de

la recuperación del Euskara y teoría social de las Lenguas (1987) izatea.

52

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!