08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Bonaparteren lekukotasunak honaino iristen dira. Bertan aurkitzen

ditugun portaerak geografikoki mailakatuak daude, 22. irudian

(Pirinioetako ekialdeko ibarrak) ikus daitekeenez: hegotik iparrerantzako

eta ekialdetik mendebalderantzako norabidean. Hau da, zenbat eta

iparralde eta mendebalderago, gero eta trinkoagoak dira euskara erabiltzearen

aldeko hautaketa-ohiturak, denboran sustrai luze eta sakonak

dituzten joerak erakutsiz (ikus 3.5 atala). Burgin adineko bakan batzuek

besterik ez zuten euskaraz hitz egiten; Uskartzen inork ez. Handik gora,

mailaketa nabarmena da Erronkariko herrietan. Haranaren erdialdeko

herrietan —Bidankoze, Garde, Urzainki eta Erronkari— emakumezkoek

euskara hautatzen zuten, gizonezkoek, ordea, euren artean zeudelarik,

gaztelania, baina emakumezkoekin arituz gero hauen eredura makurtzen

ziren euskara erabiliz 165 eta haurrek, azkenik, euskaraz galdetzen bazitzaien

ere, erdarara jotzen zuten, gizonezkoek bezalaxe, hizkuntzaren

transmisioaren katean erdara hautatzeko joera dagoeneko txertatua

zegoela erakutsiz 166 . Erronkariko ipar herrietan —Izaba eta Uztarroze—

beste eredu bat zuten, gizonezkoek euskara zein erdara erabiltzen baitzuten,

eta haurrek ere euskarari eusten zioten. Erronkariko euskara,

beraz, nahiko higatua zegoen eta egoera lehenagotik zetorrela

Añibarroren 1820 inguruko lekukotasunak baieztatzen du, bertan ez

zela jadanik euskaraz predikatzen baitio: “Roncal. En este Valle ya no se

predica en bascuence” (Villasante 1966: 58).

Zaraitzu ibarra sartuago dago eta hegoaldetik baizik ez zuen erdararekin

ukitzen. Han, sendo samarra zen euskararen erabilera: Izaba eta

Uztarrozeko eredu bera, Otsagi hiriburuan izan ezik. Eliz gaietan ere

euskarak Erronkarin baino toki handiagoa zuelako albisteak baditugu,

Eiaurrietako erretorea zen Pedro Jose Samperren dotrinaren ikastaldiak,

adibidez. Zaraitzuko euskara aztertzeko asmoz han egon zenean,

Bonaparte haietako batera joateko gonbidatu zuen Samperrek, zuzeneko

euskara herritarra entzuteko era egokia zelakoan (Campion 1890:

84). Otsagiko gizonezkoek, Erronkarikoek bezala, erdararen aldeko

joera erakusten zuten. Bestalde, Koldo Artolak (1993) Zaraitzu eta

Erronkarin jaso zituen albisteak bat datoz funtsean Bonapartek eskainitakoekin:

“Saiatu nintzen haien arteko [Zaraitzu eta Erronkari] harre-

165. Portaera molde honekin bat dator arrazoi askorengatik balio sinboliko handia

duen Gaiarrek bere izebari zuzendu zion euskarazko eskutitz ezaguna (Irigaray

1974: 40-2).

166. Mende bat beranduago portaera mota berbera aurkitu du Sanchez Carrionek

oso elebidundurik zeuden eskualdeetako haurrengan: “Cuando la presión de este

ambiente disminuye (porque todos entienden ya el castellano, no hay monolingües

vascos) el niño pasa a ser exclusivamente castellanófono. Aunque en su casa le hablen

en vasco, él contesta en castellano, ya que no siente la necesidad de hacerse entender

en vasco” (1972: 149).

283

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!