08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Erdal Hizkuntz Komunitatea eta Euskara

tzatzeko bitartekoei buruzko txosten orokorragoa aurkeztea erabaki zuen

Pedro Uranga Diputazioko idazkariak:

Acordada la creación de una cátedra de bascuence en la Escuela Normal.

deber del que suscribe es someter á la consideración de V. E. los medios de

llevar á ejecución ese acuerdo, pero es más interesante todavía estudiar un

sistema que complete el pensamiento de restaurar y dilatar el conocimiento

del idioma bascongado, anhelo ferviente de todos los buenos navarros.

(Pedro Urangaren txostena. In NAN, Diputazioaren Aktak, 1897-

03-11ko bilera)

Zentzuzkoa zen oso Urangaren gogoeta, eta neurriak hiru atal nagusitan

bildu zituen: (1) irakaskuntza, maisu-maistren euskarazko prestakuntza

nola bultzatu eta hizkuntzarekiko jarrera nola hobetu zehaztu

nahian; (2) Elizaren erantzunkizuna; eta (3) euskararen aldeko elkarte

baten sorrera. Proposamenak Arturo Campion eta Euskara elkarteko

kideek hainbat aldiz aldarrikatutakoen parekoak ziren eta ez ditut

hemen errepikatuko, kasu honetan azpimarragarriena txostena idazkariak

aurkeztu eta Diputazioak aintzat hartu eta zabaldu izana bera baita:

“se acordó tomarlo en consideración; que se facilitase á la prensa, y que

pasara á la Comisión de Fomento para que estudie su planteamiento”

(ibid.).

Bidenabar, esan dezagun Euskara elkartearen desegitearen arrazoi

formala Diputazioak euskararen aldeko elkarte berri bat eratzeko proposamena

onartu izana izan zela, Euskara elkartearen egitasmoak beste

horren baitan jasoko zirelakoan (NAN, “Asociación Euskara de Navarra.

Libro de Actas”, I, 1897-04-08ko bilera). Egiazko arrazoia, aldiz, elkartearen

azken urteetako bizitza gero eta motelagoa izan zelakoan nago,

baina horretaz hurrengo kapituluan mintzatuko naiz.

Diputazioa, udalak eta eskolaren euskalduntasuna: sintesia

Orain arteko argibideak gogoan edukita, horrela laburbil daiteke

Nafarroako erakundeek irakaskuntzaren alorrean euskarari buruz erakutsitako

jarrera eta portaerak:

(1) Izendapena udalen esku egon zenean, XVI. mendetik 1887. urtera

arte, ez Diputazioak ez udalek ez zuten erdarazko eskolatzeaz ezer

esan, nik dakidala. Eskari eta kritika bakarrak Euskara elkarteko kideek

egin zituzten.

(2) Maisu-maistren euskalduntasunaren auzian erabakigarriena udalen

jarrerak izan ziren, erabakimena beraiek izan zutelako aldi gehienetan,

1887 arte eta 1914az geroztik, eta betiere fundazioek kudeatutako

eskoletan, Iturenen bezala, eta ez diet inongo mugimendurik ezagutzen.

Are gehiago, ezagutu direnak erdararen aldeko jarrerak hartu direlako

izan dira.

452

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!