08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

6.4.3 Uitziko hizkuntz portaeraren sistema

Uitziko hizkuntz portaeraren sistema esatean uitziarrek hizkuntzaren

alorrean komun zituzten uste, sentipen eta jarduera moldeak ditut gogoan

azken finean. Azalpena, aurreko kapituluetan legez, hizkuntz ezagutza,

hizkuntz jarrerak, hizkuntz hautaketa, hizkuntz erabilera eta hizkuntzaren

gaineko ekintzak ataletan banatu da.

Hizkuntz ezagutza

Uitziarren ama edo lehen hizkuntza euskara zen eta eguneroko bizimoduan

ederki moldatzen ziren hizkuntza horretan. Eskola heziketa

eta gainerako ikasketak, ordea, ez zituzten euskaraz egiten, gaztelaniaz

baizik, jakina denez, eta horrek muga garbia ezartzen zuen beren hizkuntz

gaitasunean, eskola bidezko euskara ikasirik ez baitzuten garatzen.

Kultur euskara lantzen zuten alor bakarra, apur bat bederen, erlijioarena

zen. Hau da, hizkuntz ikasketa prozesuaren ibilbide naturala

zeharo bermatuta zegoen Uitzin, bigarren ibilbidea ia hutsik gelditzen

zen bitartean.

Euskarazko kultur mailarik handiena apaizek erdiesten zuten, baina

beraiena ere mugatua zen euren burua hazteko libururik ez zegoen-eta.

Gaztelaniari dagokionez alderantziz gertatzen zen. Bigarren hizkuntza

gisa ikasten zuten eskolan eta kultur edukiei lotuta batik bat. Erdaraz

erdiesten zuten gaitasun maila aldakorra izaten zen, bazegoen gaztelaniaz

ederki zekiena ere, baina, oro har, esan daiteke ez zela inoren lehen

hizkuntza bihurtzera iristen.

Bestelakoa zen herrira etorritako erdaldun urrien egoera. Mojak

erdaldun hutsak izaten ziren eta ez zuten euskaraz deus ere ikasten, zenbait

maisuk —beste batzuk, dena den, euskaldunak ziren— bezalaxe.

Beste erdaldunen batzuk etorri ziren eta hauek, Uitziko euskalduntasun

trinkoak bultzatuta, zertxobait bederen ikasi beharra zuten.

Hizkuntz jarrerak

Hizkuntz gaitasunean bezala, jarrera mailan ere euskara lehen hizkuntzatzat

eta gaztelania gehigarritzat zituzten uitziarrek. Erdararen

beharra komunitatetik kanpoko zereginetarako, erdaldunen iseka eta

mesprezuak saihesteko eta, ez dezagun ahaz, ikasteko eta kultura lantzeko

aitortzen zuten, baina euren hizkuntza euskara zen zalantzarik gabe.

Berezko atxikimendua erakusten zioten euskarari eta euskalduna izateak

prestigioa zuen uitziarrentzat.

Esandakoak prestigioaren kontzeptuaren konplexutasunean pitin

bat sakontzera garamatza. Prestigioa aztertzerakoan ohiko goi/behe

bereizketa hutsa kamuts geratzen da —“Es completamente dudoso si

347

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!