08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Kanpo eta barne arrazoien artean, kanpokoaz ahaztu gabe, euskararen

galera hizkuntzaren transmisioaren katea etetean gauzatzen dela jakinik,

barne arrazoien azterketa da biderik emankorrena. Hau da, guraso

euskaldunak euren seme-alabei euskara ez irakastea hautatzera eramaten

zituzten arrazoien azterketa.

Baina, lehentasuna atzerakadari eman izanak, euskararen heriotzaren

topos-ak baldintzaturiko norabidea izateaz gain, baditu bere arazoak. Bi

dira arazo nagusiak: lehena, soilik atzerakadari erreparatu eta aldebakarreko

irudia ematen duen azterketa egitea. Bigarren arazoa euskararen

historia baino gehiago erdaldunek —erdal kulturak— euskararekiko

izan duten portaeraren historia egitean dago, eta bide horretatik gehienez

ere euskaldunak kanpotiko eraginen aurrean nola makurtu diren

aztertzera iritsiko ginateke. Badaude beste arrisku batzuk ere, hala nola

guztia zapalkuntza edota saldukeriaren klabeetan azaltzea edo,

Nafarroako gizartean, komunitate erdaldunak eta komunitate euskaldunak

ez bereiztea, prozesu guztia euskaldunen arteko jokoa, gaur egun

euskaldunak direnak eta iraganean izan zirenak —egun deseuskaldunduak—,

gertatu delakoan.

2.1.2.3 Iraupenaren azalpenak

Atzerakada azaltzeak azken batean erdal taldearen jokamoldeetara

bidaltzen bagaitu —hau da, erdal kulturak euskaldunekiko zer egin

duen ezagutzera, baina subjektua betiere erdal kultura izanik—, iraupena

azaltzeak, berriz, euskal komunitatearen ezaugarriak ezagutu eta

aztertzea eskatzen du. Iraupenaren subjektua euskal kultura da, euskal

hizkuntz komunitatea, eta galdera nagusia “zer izan da euskara

euskaldunentzat?” dugu, eta ez hainbeste “zergatik iraun du?” itaun

abstraktua.

Harrigarria bada ere, euskararen iraupena ez da normalean autoreen

ikergai izan. Gehienen ardura atzerakada azaltzea izan da eta, beste zerbait

erantsiz gero, euskaltzaleen ahaleginak nabarmendu dituzte.

Dena den, izan, badaude iraupena aipatu dutenak. Joseba

Intxaustirentzat, “batez ere inertziak eta inguruko egokiera hobeek salbatu

digute behin baino gehiagotan nafar euskara” (Intxausti 1990b:

31). Beste lan batean, bi arrazoi eman zituen: “Historiako arrazoi ilun

eta oraindik gutxi ezagunei ezezik”, euskaltzaleen borondate argituari ere

zor zaio gaur egun euskara bizirik izatea (Intxausti 1990a: 10), gertaera

hau “Herri eta hiztungo baten iraun-ahalmena sakonean datorren egiturazko

korronte iraunkorra dela” (ibid.: 10) erantsiz.

Joan Mari Torrealdairen hitzetan, “se nos presenta como un hecho

histórico-lingüístico sorprendente” (Torrealdai 1977: 86-7). El libro

blanco del euskara-rentzat “es milagrosa esta larga supervivencia”

(Euskaltzaindia 1977: 11) eta, halaber, “Es un caso insólito de terque-

61

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!