08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

(2) Euskara —eta katalana eta galiziera— erabiltzea debekatuta

zegoen arlo ofizial guztietan: irakaskuntza, administrazioa, justizia

(Gorostidi 1883), e.a. Esparru horiek guztiak beraientzat bakarrik gordetzen

zituzten erdaldunek, askotan aipatuak (Euskaltzaindia 1977, adibidez)

izan diren lege, dekretu eta aginduen arabera, eta berdin segitzen

zuten gauzek 1923. urtean: “en los actos oficiales (…) no podrá usarse

por las personas investidas de autoridad otro idioma que el castellano,

que es el oficial del Estado español” (1923-09-18ko Errege-Dekretua.

Aipatua in Gonzalez Olle 1978: 238).

(3) Euskararen goresmena. Diskurtso nagusia, Frantziako Iraultzan

ez bezala, euskararen goraipatzearena izaten hasi zen 1870eko hamarkadan:

Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko hizkuntz mugimenduek

eraginda, eta gaztelaniaren nagusitasuna bermatuta ikusten zuen bitartean,

erdal gizarteak ez zuen euskararen, gure kasuan, lausenguzko hitzak

adierazteko arazo handirik izan. Ez da berdin diskurtso mota bat

edo bestea izatea, oso ondorio desberdinak ditu euskararen alde edo

kontra hitz egiteak —aldeko hitzak entzunda, bihotz hartzen zuten

garaiko mugimendu euskaltzaleek— eta, alde horretatik, Espainiatik

zetorren ageriko diskurtso nagusia aldekoa zela kontuan hartu beharrekoa

da.

Begirune handiaz mintzatu zen Canovas del Castillo (1873) euskarari

buruz 236 hizkuntza honek orduan plazaratzen zituen arazo linguistiko

eta filologikoak argitu nahian. Errespetua egungo kritika desmitologizaleak

maiz barregarritzat jo dituen euskalaritza historikoko autore edo

lanei ere saiatu zen hedatzen. Horrela, Larramendi, “con toda la estimacion

y respeto que sin duda merece” (ibid.: XXIII) aipatu zuen, eta berdin

Pablo Pedro Astarloa, “escritor bastante estimado, no solamente en

España, sino en Francia” (ibid.: XVII).

Diskurtso berri hau nabarmen agertu zen Espainiako Hizkuntz

Akademian 237 . 1882 eta 1883. urteetan aita Fidel Fita eta Victor Balaguer

katalandarrak izendatu zituzten Akademiako kide. Lehenengoa euskarari

buruz mintzatu zen sarrera hitzaldian eta bigarrenak erregio-hizkuntza

eta literaturen garatu beharra hartu zuen hizketagai. Haien hitzaldiak

236. Euskarari buruzko begirunea diot, Foruak eta, oro har, Euskal Herriak XIX.

mendean zehar Estatu espainiarrarekiko erakutsi zuen portaera, ordea, gogorki kritikatu

baitzituen Canovasek, arestian aipatu bezala.

237. Jose Manterolaren ustez: “La Academia española había mirado hasta hace

poco con soberano desdén cuanto hacía relacion á las lenguas y las literaturas regionales,

siguiendo tradiciones, rancias ya, pero no por eso menos arraigadas, y mirando,

quizás, la cuestión, bajo el œnico aspecto de que esas lenguas y esos dialectos mermaban

la absoluta soberanía del idioma castellano y eran un obstáculo á su completo predominio”

(1883: 220).

403

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!