08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Erdal Hizkuntz Komunitatea eta Euskara

Lehiaketara aurkeztutakoak eta beren argudioak: maisuen psikologia

Hamar izan ziren baldintzak ezagutu eta gero Iturengo maisua izan

nahi zutela adierazi zuten lagunak —maisu gehiago egon ziren interesatuta,

baina euskaldunak edo nafarrak ez izateagatik ez ziren

aurkeztu 256 — zazpi erdaldun eta hiru euskaldun; sei nafar eta lau kanpotar.

Hona hemen haien izen-deitura eta ezaugarriak biltzen dituen

taula:

Izen-deiturak Nongoa Non zegoen Puntuak Euskalduna?

Guillermo Martinez Herce (Errioxa) Valtierra 430 Ez

Pablo Gruas Barbastro (Huesca) Barbastro 390 Ez

Victoriano Andres Zaragoza (?) Zaragoza 385 Ez

Juan Martinez Fitero Vistabella (Zaragoza) 355 Ez

Francisco Glaria Agoitz ? 337 Ez

Luis Echeveste Oiartzun Donostia 335 Bai

Eugenio Zueco Ablitas Ablitas 305 Ez

Manuel Lizarraga Milagro ? 253 Ez

Dionisio Esain Larraintzar Ituren 201 Bai

Esteban Arriaran Arribe Argiñao (Bizk.) 197 Bai

Iturengo maisu posturako 1900.ean aurkeztutakoen zerrenda

Bik bakarrik betetzen zituzten baldintza guztiak, beraz, baina, eskaera-instantzietan

adierazi zutenez, ez dirudi besteek, herri euskaldun

bateko maisu izendatua izateko, euskaldunak edo nafarrak, edo biak, ez

izatean arazo handirik aurkitzen zutenik.

Horrela, euskaraz ez zekien Fiteroko Juan Martinezek, adibidez,

eskolen sortzaileek ezarritako baldintza guztiak betetzen zituela uste

zuen: “creyéndose comprendido en las circunstancias que para el desempeño

de la misma se exigen por los Fundadores del Patronato de dicha

Escuela” (IUA, Ituren). Milagroko Manuel Lizarragak berdin zioen:

“reuniendo las condiciones necesarias para obtar (sic) a dicha escuela”

(ibid.). Zaragozako Victoriano Andresek: “creyendo el que suscribe

encontrarse en condiciones para desempeñarla y con méritos suficientes”

(ibid.). Agoizko Francisco Glariak: “cuyo nombramiento debe recaer en

uno de los opositores navarros aprobados últimamente en Zaragoza, y

encontrándose el solicitantes en condiciones de poder solicitar dicha

plaza” (ibid.). Herce-ko (Errioxa) Guillermo Martinezek, azkenean izen-

426

256. Lo que dice un maestro. El Eco de Navarra, 1900-02-28.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!