08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

alde egitea egokitu zitzaienean herria bertan geldi zitezen gogor saiatu

zen, baina ez zuten lortu: “Herrik inhalak ein zitun, ez eamateko konsegitzen,

baino etzun, osea” (ET: 22).

Mojen eginkizun nagusia neskentzako eskolak ziren, baina horiez

gainera mota guztietako laguntza eta zerbitzuak egiten zizkioten herriari,

arestian aipatu dugun osasunarenaz gain: ume txikiak zaintzen zituzten,

neskei eskola orduetatik at josten eta brodatzen erakusten zieten,

kantak, kultur ekintzak, mekanografia, pastelak egiten, igandeetan txangoak

egiten zituzten mendira, e.a. Halaber, inauterietan, gazteak pusken

eske ateratzen zirenean, mojek beti ematen zieten zer edo zer (ET: 8).

Oro har, oso maitauak izan ziren, eztabaida taldeko kideek —“Mesede

earra eiten zuen” (ET: 8)— zein bereiz elkarrizketatuek —“Mojek on

handia egiten zuten” (PJA: 14)— aitortu zutenez.

Halaber, kategoria ematen zioten mojek herriari bizilagunen ustez

(JM eta M: 2) eta kanpoko neskak ere etortzen ziren haiekin ikastera,

Gipuzkoatik eta (PJA: 14).

Hiruzpalau izaten ziren eta guztiak kanpotarrak eta erdaldunak izaten

ziren. Adibidez, 1936.ean, argibide zehatzak jaso ahal izan ditudan

urte bakarrean, bat Avilakoa, beste bat Burgosko Susinos herrikoa eta

hirugarrena Kanarietako Juncalillo herrikoa ziren (UPA, Libro de

Matrícula, 1936. urtea). Erdara hutsean aritzen ziren beti eta batzuetan

gogor egiten zuten erdararen alde, “zergatik, erdaldunak izateekin, beak

nahigo zuen erdaraz hitz egitea, bistan daon bezala” (PJA: 1), baina,

maisuek ez bezala, ez zituzten neskak zigortzen euskaraz egiteagatik (ET:

23; PJA: 1). Orobat, apaizak eskatuta edo, euskal kantak erakusten zizkieten

neskei.

Mojak hain erdaldunak izaki eta jendearekin hain harreman estu eta

iraunkorrak edukita, umetxo eta neskatoekin bereziki, harritzekoa zen elkarrizketatuentzat

nola mantendu den euskara Uitzin (JM eta M: 2), baina

berehala ematen zuten azalpena. Ez da galdu neskatoek, mutikoek bezalaxe,

eskolatik atera eta etxean eta herrian dena euskaraz egiten zutelako:

“badakizu, umetxoak, neskatoak, beti monjakin ta, baino euskara galdu

gabe, e!, zergatik beren etxeetan da, beti euskara eiten zuen” (PJA: 1).

Neskentzako zein mutilentzako eskolen kasuan, hala ere, hizkuntzari

dagokionez zeregin bikoitza eta konplexua betetzen zutela esan beharra

dago. Eskolen eragin erdalduntzailea ukaezina da, nahiz eta, ikusi

bezala, erdalduntzea burutzeko indar nahikorik ez izan. Baina beste alde

bat ere nabarmendu behar dugu: eskolak herrian bertan eduki izanak

herriko komunitateari eusten laguntzen zion, bestela, haurrak kanpoko

eskoletara joatearekin batera desegituraketa eta biztanleak galtzeko joera

areagotu egingo baitziren, eta horrek, zalantzarik gabe, kalte handia

egingo zion euskararen iraupenari.

329

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!