08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

tzitsuena, eskura dituen lekukotasunetatik abiatu, hipotesiak adierazi eta

apurka-apurka hariak lotuz joatea da 137 .

Euskal eta erdal kulturen arteko jatorrizko muga etnolinguistikoen

zenbait osagai nagusi zehatz daitezke: erlijiozkoak —euskal sinesmen

zaharrak/kristautasuna—, gizarte-egiturazkoak —komunalismo edo berdintzaletasuna/gizarte-hierarkizazioa—

eta linguistikoak —euskara/erdara—.

Funtsezko osagai haiei beste hainbat ezaugarri antropologiko eta

fisiko eransten zaizkie denen artean egokitasun handia erakutsiz, arestiko

mapek erakusten dutenez: “A este respecto creo que, por ejemplo, en

Navarra la distinción entre el viejo «saltus» y el viejo «ager Vasconum» es

fundamental” 138 (Caro Baroja 1971-2, III: 295). Euskal kulturaren hasierako

osotasuna aspaldian puskatu bazen ere (Barandiaran 1972), sinesmen

mitologikoen aztarnek eskualde euskaldunetan, saltus-aren erdigunean,

alegia, bizirik eta nolabaiteko koherentziaz XX. mendearen erdialdera

arte iraun dute: “esta coherencia, más o menos aparente que han

tenido durante el siglo XIX entero y hasta bien entrado el XX (hasta la

muerte de las gentes nacidas hacia 1870, poco más o menos), las creencias

mitológicas de los vascos de habla, que han tenido estudiosos afortunados

y capaces” (Caro Baroja 1971-2, III: 295-6).

Dena dela, muga IX-X. mendeetan hasi zen urratzen, arestian ikusi

bezala, Aragoirekiko eta franko eta karolinjioekiko harremanak zituzten

ekialdeko lurraldeetan batez ere. Hasieran, gutxi batzuk izango ziren

erreferentzia psikologiko-kulturalaren Rubikon-a gurutzatuko zutenak:

elizgizonak, nobleak, notarioak…, monarkia berriaren aparatuaren

muina, azken batean. Mundu sinbolikoa kultura erromanikoan zuten,

erlijioz kristauak ziren orduko —“La primitiva Monarquía navarra es ya

una Monarquía cristiana, sin duda” (Caro Baroja 1971-2, I: 237)—, eta

euren nortasuna mundu horretatik eraiki zuten. Bide horretatik, etengabeko

segidan, gero eta lagun gehiago izango ziren Rubikon kontzeptual-kulturala

gurutzatuko zutenak, erresumaren sare administratibo eta

137. Ikus, adibidez, Caro Baroja (1980 eta 1988) eta Mitxelena (1988c, II: 538-

54). 138. Hala ere, ez dugu ahaztu behar biak, saltus-a eta ager-a, zirela baskoien lurraldea,

ez bakarrik saltus-a, eta, zentzu horretan, hemen, Aragoi eta Lleidan bezala, fisikoki

eta geografikoki oso desberdinak ziren eskualdeak besarkatzen zituen leinu-sistema

zaharrarekin egiten dugu topo: “Desde el punto de vista geográfico Navarra, menor

que el territorio de los vascones, se ajusta, como Huesca y hasta cierto punto Lérida a

la vieja organización del espacio gentilicio en zonas fisiográficamente muy distintas”

(Caro Baroja 1988: 65). Berdin gertatzen zen Autrigoi, Karistiar eta Barduliar talde

euskaldunen kasuan: “Si consideramos el ámbito que se asigna a los «autrigones»,

«carísticos» y «várdulos» en las tablas de Ptolomeo advertiremos que tampoco corresponde,

en cada uno de los casos, a una sola región natural, sino, por lo menos, a dos,

diferenciadas por el clima, hidrografía y orografía, separadas por la divisoria de aguas,

entre la vertiente atlántica y la mediterránea” (ibid.: 65).

246

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!