08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

Zentzu horretan, euskararen salbamena euskaldunen baitan kokatuz,

eta euskal eta erdal hizkuntz komunitateen artean inplizitoki bereiziz,

arreta handia jarri zuten maiz lanak eta proposamenak euskaldunei,

ez erdaldun eta euskaldunei nahasita, zuzentzeko. Adibidez, Euskal

Jaiak, Euskara elkartearen ekimen nagusietako bat, herri euskaldunetan

antolatzea erabaki zuten: “Estos juegos deberán celebrarse precisamente

en un pueblo del país Vasco-español, donde se hable como lengua propia

y dominante el euskara” (Actos y documentos oficiales de la

Asociación. Revista Euskara II, 1879, 30). Irizpide berean oinarritu

zuten euskarazko irakaskuntza ezartzeko eskaera: “Este proyecto, por

supuesto, se habría de aplicar únicamente en los pueblos donde se habla

el vascuence, á fin de que la lengua euskara no se pierda en ellos”

(Campion 1877). Orobat, berdin egin zuten 1884. urtean ere, Sustapen

Ministroari zuzendutako eskariak herri euskaldunetan —“en los pueblos

en que se hable el bascuence” (Documento notable. Euskal-Erria XII,

1885, 503)— abiatzekoak zirela esanez.

Argi izan zuten beste irizpide bat euskara garai berriei egokitzearen

beharra izan zen: “Al conservar el idioma vascongado no buscamos en él

una lengua hierática, si asi puede decirse, que haga á nuestro pais impenetrable

á toda idea nueva, y refractario á todo progreso” (Iturralde

1877). Horrekin batera, Iparralde, Katalunia eta Galiziarekiko elkarlana

eta beren esperientzietatik ikasi beharra zegoen (ibid.).

Behin oinarri ideologikoak eta irizpideak finkatu eta gero, lan arloak

eta eskakizun nagusiak zehaztera igaro ziren. Euskararen aldeko propagandaz

gain, jorratu beharreko lan alorren artean honako hauek aipatu

zituzten jadanik 1877. urtean:

-euskal literatura bultzatzea: argitalpenak, literatur lehiaketak…;

-herri literaturaren bilketa eta zabalpena: kantutegiak, bertsolaritza…;

-euskalaritza zientifikoa eta lagungarri gertatuko zitzaizkion lanabesak:

gramatika, hiztegia, euskal biblioteka…

Erdaldunei begira, bi alde landu zituzten batik bat: erdaldunen euskararekiko

jarrerak eta Gobernuari eta Diputazioari eginiko eskari edota

kritikak.

Erdaldunen jarrerei dagokienez, bi xede nagusi zituzten gogoan:

haien euskararekiko begirunea piztu edota areagotzea, alde batetik, eta,

bestetik, sarri gertatzen ziren euskararen aurkako mesprezu edo erasoei

aurre egitea.

Halaber, garrantzi handia ematen zioten orduan erdaldunduta zeuden

lurraldeak gutxira arte euskaldunak izan zirela erakusteari —lehenagoko

agiri edota lekukotasunak aurkeztuz, toponimia baliatuz…—,

Nafarroako euskararen pisu historikoa denen begi-bistan uzteko asmoz

(Campion 1884: 27-8).

479

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!