08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Hizkuntz Komunitatearen Sistema Historikoa: Uitziko Landa-Ikerketa

Notaritza ere Lekunberrin zegoen. Diputazioarekin, berriz, ez zuten ia

harremanik izaten, baina Iruñera joan behar izanez gero, bazen orduan

erdaraz ongi jakin eta joateko batere arazorik ez zuena (ibid.: 28).

Auzolanak leku garbia zuen Uitziko bizitzan. Urtean bi edo hiru

aldiz antolatzen ziren lan kolektibo hauek eta lagun guztiek esku hartu

behar izaten zuten haietan. Joaten ez zenak, aldiz, zigor moduan edo,

zerbait ordaindu behar zuen trukean: “joaten ez zenak, joaten ez zenak,

pues, hoinbeste bat pagatu ein behar zun. Bueno, joan ez zelako, zea bat

zun, kastigo at eo, ordaindu behar bat” (ET: 7).

Uitziarren arteko elkarlaneko jardueretan garrantzi handia zuen

Artazuriketak, arestian aipatua. Oso ohitura sustraitua zen eta bai eztabaida

taldeak bai Jose Migel eta Marianek lehentasuna eman diote beren

azalpenetan, euskararen iraupenarekin zerikusia duela sinetsita (JM eta

M: 4). Orobat, Orixek ere, ohorezko tokia egin zion Euskaldunak poeman

eta bigarren kapitulu osoa ohitura honi eskaini zion.

Artazuriketaren muina urria aldean, herriko jendeak etxeei beren artaburu

piloak zuritzen laguntzea zen. Herrian deia zabaldu eta nahi zutenak

agertzen ziren, berrogei bat lagun izatera iristen ziren, arratsaldeko

zortzietatik gaueko hamabiak arte. Baina horren inguruan jai ederra

antolatzen zuten, kantak, bikoteak jartzen zituzten, zahatoa bueltaka

etengabe ibiltzen zen eta gauerdian, lana bukatutakoan, “sorgin afaria”,

edo “sorgin pesta”, edo “galdor pesta” izaten zen —“Ogie ta ardoa, edo

gaztainek, edo gazta, edo…” (ET: 4)— eta afariaren ondoren dantza:

“Umore earra pasatu ta, gero, gero dantzan igual, soinurik ez, esto, filarmonika

jota ta, hola izaten zen ordun bizimodue. Oan bezala ez” (ibid.:

4). Arazoa, baina, biharamunean mezatarako jeiki beharra zen: “biharamunen

argitzen meza ematen zun gainea, da, harrek ematen ziun zea,

jeiki ein behar, meza, gustoa egoten ginen artazuritzen da, zean, han

juergan, baino, biharamunen jeiki ein behar” (ibid.: 6).

Orduko garaiaz oso oroitzapen onak dituztela esan dugu lehenago

eta, dudarik gabe, politenetariko bat elkarlana, jaia, jan eta edana eta

gazteen lehen urratsak sexu harremanetan biltzen zituen

Artazuriketarena da uitziarrentzat, behin eta berriro azaldu zutenez: “oso

bizimodu diferentea. Ta gero izaten zen beste gauz bat polite, artazuritzetak”

(ibid.: 4); “Artazuriketa oso polita zen, oso. (…) Gustoa egoten

ginen gue artean” (ibid.: 6).

Jendea elkartzera bultzatzen zuen beste eginkizun bat zerri hiltzea

zen (JM eta M: 5).

Ezkontzen errejimenak —nor norekin ezkontzen den, ezkongaiak

nongoak diren eta zein den euren hizkuntza, non ezartzen duten familia

berria, e.a.— lotura zuzena du komunitatearen mugen iraupenarekin

eta, oro har, ondorio garbiak izango ditu taldearen bilakaeran, eta, zer

esanik ez, bere hizkuntzarenean. Halaxe gertatu da Uitzin ere, ezkontzen

joera nagusiak jasotzen dituzten lekukotasunek erakusten digutenez.

332

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!