08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

ginen nolabait ee, entenditzen ginen, tratoak eiteko, dena erdi euskeaz

erdi erdeaz ta” (ibid.: 23).

Gipuzkoa aldera ere joaten ziren —Tolosako azokara, Astigarragara

gaztak saltzera, e.a.— eta oso bestelako egoera aurkitzen zuten, hango

harreman hizkuntza euskara baitzen —“Gipuzkoan ee euskera beti izandu

da” (ibid.: 33)—, baina lehentasuna Irurtzungo eta Iruñeko azokek

zuten.

Azkenik, atal hau amaitzeko, ibarretik kanpora gutxitan ateratzen

bide zen Uitziko jendea —“Kanpora? Gutxi” (ibid.: 14)— eta herritik at

eramaten zituzten zereginen artean honako hauek aipatu zituzten: azokak,

soldaduzka, apaizgaitegira joandakoak, morroi gisa lan egitera joandakoak

eta aisialdia: jaiak, Donostiako estropadak eta zaldi lasterketak.

Uitzi ez da herri itxia izan

Ideia hau batik bat Jose Migel eta Marian elkarrizketatuek agertu

zuten, era desberdinetan azalduta eta garrantzi handia emanez.

“Zaharrak ezagutuz, oso irekiak dira” (JM eta M: 3) diote eta Larraun

ibarreko Errazkin herriarekin alderatuta, adibidez, azken hau askoz itxi

eta isolatuagoa bizi izan dela azpimarratzen dute: “Errazkin askoz aislatuagoa

Uitzi baino” (ibid.: 3). Hala ere, ñabardura bat gehitzen dute:

herri irekia, oro har, baina kanpotarrak jasotzeko, ez hainbeste beraiek

kanpora ateratzeko (ibid.: 3). Bestalde, irekitasunaren ideiarekin batera,

herria beti ongi komunikaturik —errepidea, trenbidea, posta zerbitzuak,

e.a.— egon da, Uitziren ezaugarri orokorren azalpenean ikusi ahal izan

dugunez, eta horrek ere oihartzuna izan du jaso ditugun hitzetan, trenak,

esate baterako. Burdinbidea eraikitzen ari ziren bitartean langileak

—denetatik, “erdaldunak asko, baina, hala ere, euskaldunak ee asko

izango ziren” (PJA: 7)— Uitzin bizi ziren, bertako lau ostatuetan. 1914.

urtean jarri zen martxan eta inaugurazio ekitaldian herriko musika bandak,

Manuel Noguela parrokoak eta bizilagun guztiek ezezik, Iruñeko

apezpikuak ere parte hartu zuen (ibid.: 6). Trenbideak, dena dela, ez

bide zuen eragin erdalduntzailerik izan, aurrez euskaldunak ziren herriak

—Uitzi, Leitza…— nahiz erdaldunak edo erdalduntze bidean zeudenak

—Irurtzun—, zeinek bere bideari eutsi baitzion: “Ez dut uste trenak

influituko zunik euskera galtzeko, ez dut uste, ez, ez. (…). Irurtzun

erdalduna zen orduko, Lekunberri, Uitzi eta Leitza, beste herririk ez

zegoen, eta ez dut uste influituko zunik” (ibid.: 7).

Uitziarrak eta euskara

Ikerketan zehar jaso ziren albiste esanguratsuen kontaketaren harira,

Uitziko bizimodu orokorrarekin zerikusia duten gaiez arduratu naiz

orain arte, hizkuntzaren gaia zeharka baizik ez aipatuz. Aurrerantzean,

ordea, zuzenean helduko diet hizkuntzaren kontuei, bitan banatuta: ui-

335

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!