08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarrera

aurkezpen eta azterketarako ikus 2. kapitulua) Jose Maria Sanchez

Carrionen —azentua hizkuntz komunitatean eta hizkuntzaren osotasunaren

ideian ipintzen duena— eta Joshua Fishmanen —hizkuntzen

iraupenaren eta ordezkapenaren ikuspegi bateratua darabilena— teoriak

gertatu zaizkit. Biei Ralph Fasolden azalpen teoriko eta metodologiko

orokorrak, Fishmanekin bat datozenak, gehitu behar zaizkie. Hirurek,

halaber, hizkuntz prozesuen dimentsio komunitario eta kulturala nabarmentzen

dute, eta hau ezinbestekoa da Nafarroako bilakaera ulertzeko.

Mugatuagoak gertatzen zaizkigu, berriz, ordezkapenaren ikuspegitik

garatutako ereduak —Louis Jean Calvet eta Pierre Bourdieu frantsesenak,

Lluis V. Aracil eta hainbat katalanenak, Euskal Herrian nagusiki

erabilitako moldeak…, gehi mundu zabaleko lan gehienen abiapuntu

inplizitoak— hizkuntzen historia desorekatu eta alderdi bakar bat aintzat

hartzera baikaramatzate, nahiz eta beren esparruan, ordezkatze

mekanismoen azterketan, oso argigarriak izan.

Auzo-disziplinetan, historia alorrean lagungarriena mentalitateen historiaren

korrontea (ikus 3. kapituluaren sarrera) suertatu zait, bere kezka eta

metodoek bete-betean erantzuten baitiete euskaldun xehen portaera eta

mentalitatearen azterketatik abiatzen den gurea bezalako historiaren beharrei.

Soziologia mailako kontzeptuak Guy Rocher —gizarte-unitateen

azterketarako tresnak, nekazari gizartearen ideia, hainbat kontzeptu orokor…—

eta Pierre Bourdieu —habitus-a, pedagogi lana…— autoreengandik

hartu ditut gehienbat eta bereziki baliagarri eta sendoak gertatu

zaizkit ikerketaren erronkei aurre egiterakoan.

Azkenik, Nafarroa bere konplexutasunean ulertzeko, iradokitzaileenak

Julio Caro Baroja, Jose Maria Lacarra eta Koldo Mitxelena izan dira,

nor bere esparruan.

46

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!