08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

eta emaitzak, noski, erabat zehatzak ezin daitezkeela izan erraz ulertuko

da, zenbaki hauek, fidagarriak izan eta Fasolden baliozkotasun-baldintzak

bete arren, hurbilketa gisa hartu behar direla, alegia.

Euskaldunen kopuruak zehazteko kezka ez da gaurkoa eta ahalegin

nabarmenak egin ziren XIX. mendean. Elisee Reclusek (1867. Aipatua

in Velasco 1879: 488-9) euskaldunak 1854. urtean Nafarroa eta

Arabako biztanleen laurdena zirela esan zuen. Beraz, 1860ko erroldaren

arabera Nafarroak 299.654 bizilagun baldin bazituen, euskaldunak

75.000 inguru izango ziren.

Ladislao Velascok (1879: 490) Nafarroak 1867-1868 urteetan

60.000 euskaldun zituela esan zuen, datu hau ez zela ziurra gaineratuz:

“No nos ha sido posible acopiar datos exactos, sobre la parte de Navarra

en que aun se habla el vascuence (…). Repito, que no tengo seguridad

sobre la estadística de Navarra” (ibid.: 490). Horrela gertatu zen,

Ladislao Velascok ez zuen segurtasunik Nafarroari buruzko zenbakiez

eta, gero ikusiko dugunez, ez zuen asmatu, baina berak proposatu zuen

kopuruaren oihartzun eta onarpenek harrigarriro egundaino iraun dute

(ikus, besteak beste, Euskaltzaindia 1977: 663 eta 666; Larrañaga 1977:

293; Intxausti 1990a: 124 eta 1990b: 29).

Julien Vinsonek (1882: 68), berriz, Nafarroako euskaldunak

150.000 zirela esan zuen.

Kalkulurik zuzenena, ikusiko denez, Arturo Campionek bere gramatikaren

hitzaurrean (1884: 29) eskaini zuena dugu. Ladislao

Velascoren zenbakiak oker zeudela esan ondoren (ibid.: 29), Nafarroako

euskaldunak gutxienez 85.000 zirela adierazi zuen Campionek: “Por lo

que hace á Nabarra, los datos que yo tengo reunidos me permiten asegurar

que el mínimum de nabarros que hoy poseen el bascuence como

lengua nativa, es de 85.000” (ibid.: 29). Gaur egungo egileen artean

inork ez du, nik dakidala, Campionek emandako kopurua kontuan

hartu. Hau da, Ladislao Velascoren iradokizun okerra, Velascok berak

batere fidagarritasunik ez zuela aitortu arren, oraindik ere denen lumetan

dabilen bitartean, Campionen proposamen zuzena ahaztuta gelditu

da, eta ez da hau Campionen ekarpenekin horrela gertatzen den aldi

bakarra.

Denen proposamenak batera bilduak, honako taula hau dugu:

E. Reclus (1867) L. Velasco (1879) J. Vinson (1882) A. Campion (1884)

75.000 60.000 150.000 85.000

Nafarroako XIX. mendeko euskaldunen kopuruaz plazaratu ziren zenbakiak

Nire zenbakiak Bonaparteren mapako eremu euskalduneko udalerrietatik

abiatzen dira. Beraietan oinarrituta euskal eremuko biztanleria

261

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!