08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

ya nos quedamos solicos

hasta la otra primavera.

(Ollarra 1957. A la Bardena del Rey ya bajan los roncaleses “Seis días

con los pastores y los rebaños trashumantes”. Vida, paisaje y anécdota de la

Cañada. Iruñea, 40. Aipatua in Caro Baroja 1972, III: 378)

Artzain guztiak ez omen zeuden oso gustura Bardeetan, eta emakume

guztiak ez bide ziren Iparraldera joaten, emaztea eta seme-alabak

herrian zain zituela gogoratuz herrira itzultzeko irrikitan zegoen gizonak

dioskunez:

Adios, maldita Bardena

me voy para no volver,

porque en mi pueblo me esperan

mis hijos y la mujer.

(ibid.: 377-8)

Erriberarako trashumantziaren oihartzunak Aezkoan ere jaso dira:

“Ardiak daza belarrez / Irriberako kanpadres” (Azkue 1927: 252).

Emakumezkoek euskara gorde zutela argi dago, eta honen esplikazioa

orokorrean herriko bizimodu eta ohiturekiko loturei eutsi izanean

bilatu behar dugula uste dut, baina logikak Campioni iradoki zion

arrazoibidea —Iparraldera joanda giro euskaldunari eutsiko ziotela,

alegia—, ordea, ez dator bat egitan gertatzen zenarekin, Maulera joandako

emakumeek, euren artean denek gaztelaniaz egiten zuten-eta,

Fidela Bernat uztarroztarrak Koldo Artolari bere harridurarako adierazi

zionez:

Fidela Bernat ere, bere garaian, askotan joaten zen Maulera, espartinak egitera,

eta haiekin euskaraz egiten zuen galdetzerakoan han denek «espainolez»

egiten zutela esan zidan. Harriturik utzi ninduen.

(Artola 1993)

Fidela Bernaten ñabardurak gorabehera, euskararen zaindariak

emakumezkoak ziren Erronkarin eta Zaraitzun eta kanpoko hizkuntzaren

aldeko hautua, aldiz, gizonezkoek bideratzen zuten. Berdin

gertatu zen Nafarroan Aro Berri osoan, lekukotasun franko eskaini

ondoren —Urraul Goiti 1785 (Jimeno Jurio 1991: 241); Eraul 1723

(Satrustegi 1991: 116); Uskartze 1605 (Jimeno Jurio 1993c: 242), eta

abar—, Jimeno Juriok (1994c: 333) nahiz Satrustegik diotenez: “la

mujer conserva mejor el idioma autóctono, que el hombre”

(Satrustegi 1991: 116). Horrela gertatzen zen eta Erronkari eta

Zaraitzuko arrazoi hurbilak ezagunak zaizkigu, baina honek ez digu

arau orokorragorik ateratzea baimentzen, eta, era berean, literatura

soziolinguistikoan sexuen portaerei buruz esan direnak, XX. mendera

288

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!