08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

zioz hobeki ulertzearren, Frantziako herri hizkuntzen bilakabidea aurkeztuz

erakutsi nahi nuen ideia.

3.3 Erdal eta euskal kulturen arteko ukipena: indoeuroparren ideologiaren

hastapenak

Euskaldunen eta erdaldunen arteko ukipenaren oinarrian bi kultura

egon direla, euskal kultura eta erdal kultura, eta euskal kulturaren jatorrizko

bakantasunaren aldean erdal kultura, linguistikoki ezezik kulturalki

ere, indoeuroparren munduan kokatzen dela onartuta, ukipenaren

sakoneko joerak ulertzeko bide emankorra kultura bakoitzak sustraian

dituen ikuspegi edo ideologiak eta jarduera ereduak ezagutu eta alderatzea

da, horretarako oinarri zientifikoak izanez gero. Eta oinarri zientifikoak,

egon, badaude, ideologia indoeuroparrerako bederen, arestian

esan eta hurrengo paragrafoetan erakutsiko den bezala.

Euskal kulturaren jatorrizko hastapen ideologikoak, ordea, orain

dela bi mila urtetik hona, bederen, aldameneko kulturekiko ukipen

sakonean egon denez, ez dira hain gardenak, beren ezagutza eta interpretaziorako

bideak irekita egon arren. Euskal kultura eta mitologiaren

jatorrizko ondarea eta bere esanahia Barandiaranek erakutsi zituen. Caro

Barojak ere bai, beste modu batez. Hauek bildu materialeen gaineko

interpretazioa Andres Ortiz Oses (Ortiz Oses eta Meyr 1981; Ortiz Oses

1993 eta 1996) —antzinako euskal kulturaren egitura psiko-soziala—

eta Juan Ignazio Hartsuaga (1987) —euskal mitologiari darion ideologia

konparatua—, besteak beste, saiatu dira ematen, betiere euskal eta

indoeuropar mentalitateak alderatuz: “hemos defendido y defendemos

que, frente a las mentalidades indoeuropeas y greco-cristiana, la concepción

vasca del mundo es pre-indoeuropea” (Ortiz Oses 1993: 149). Era

berean, maila estetiko eta mitikoan, Oteizaren gogoeta pizgarriak ditugu

(1984, 1994 eta 1995, adibidez). Denek azterketa iradokitzaileak

egin dituzte, eta, alde horretatik, bidezkoa dirudi beraiez baliatzea euskal

kulturaren hastapen ideologikoak jorratzeko. Baina, aldi berean,

ikerbide zail eta labaina da —eta nire lanaren haritik urrun samarra—;

horregatik, jorratu gabe utzi eta azalpena irakaspen argigarriz beterik

dagoen indoeuroparren ideologiaren azterketara mugatu dut.

Erdal kulturak gizarteaz eratu dituen ideologien eta, ondorioz, jendeei

proposatzen zaizkien jardueren sakoneko azalpena, Georges Dumezil

historialari, hizkuntzalari eta mitologo frantziarrak zibilizazio indoeuroparrari96

buruz egindako ikerketetan —“una de las empresa históricas más

96. Bere lana “zibilizazio indoeuroparraren” azterketa zela azpimarratu zuen

Dumezilek eta ez, hasieran deitzen zion bezala, “mitologia konparatua” edo “herri

indoeuroparren erlijioen ikerketa konparatiboa” (Dumezil 1977: 14-5).

187

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!