08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

518

Euskararen Aldeko Lan eta Mugimenduak

Nafarroara mugatuta, Campionek euskaraz zuen ardura 221, ezin

esan daiteke bere lankideek ardura maila bera zutenik. Elkartzen zituena

Foruen defentsa zen, ez bereziki euskara, eta mugimendu euskaltzalea

baino gehiago mugimendu foruzale orokorra genuen, gehiengo

erdaldun batek osatuta, non hizkuntzarekiko sentikortasuna kide batzuen

sentimendua baitzen, ez guztiena. Halaber, orduko euskaltzaletasunaren

hezurdura osatzen zuten lagun haiek ere, ez ziren guztiak euskaldunak

eta Iturralde y Suit edo Estanislao Aranzadi bezalako erdaldunak,

adibidez, tartean aurkitzen ditugu. Hizkuntzaren irizpidea bakarrik

1925.etik aurrera hasi zen gailentzen, Euskeraren Adiskideak elkarte

berriarekin, nagusiki euskaldunez eratutako eta euskararen sustapen

lanetan berezitutako elkartearekin, alegia, nahiz eta urrats hau ere teorizazio

nabarmenik gabe egin zuten.

Zer gertatzen zen orduan? Foruzale edota, geroago, nazionalista guztiei

euskaltzaletasuna aitortzen zitzaienez, egiazko euskaldun kualifikatuak,

euskararen auzian buruzagitza hartzeko gai ziren bakarrak, itzalita

edo oihartzunik gabe gelditzen ziren beste hainbat kideren mesedetan.

Eta oraindik itzaliago geratzen ziren Iruñetik ez, baizik eta herri euskaldunetatik

zihardutenak. Euskararen erdigunea zirenak mugimenduaren

bazter aldean gelditzen ziren eta alderantziz, mugimenduaren erdigunea

euskararentzat kanpoaldea zirenek betetzen zuten. Salbuespen ia bakarra

Campion bera dugu.

Mugimenduaren ordezkaritza erdaldunek hartzen zutenean, eta hori

maiz gertatzen zen, mezua ere itxuraldatuta suertatzen zen, euskarari

buruzko alderdiak ahaztuta utziz, nonbait. Adibiderik garbiena

Hermilio Oloriz-en Cartilla Foral (1986 [1894]) foiletoa dugu.

Hermilio Oloriz, jakina denez, nafar foruzaleen buruzagirik ezagun,

emankor eta goraipatuenetako bat dugu, baina erdalduna zen. 1894.

urtean, Gamazadaren ostean, La Cuestión Foral liburua idatzi zuen,

Nafarroaren arrazoiak foruzaleen ikuspegitik azaldu nahian, eta liburuari

“Cartilla Foral” izenekoa erantsi zion gehigarri gisa, Nafarroa osoko

eskoletan banatua izateko asmoz: “Este breve opúsculo, dedicado especialmente

á la juventud, se debiera leer y estudiar en todas las escuelas

municipales de nuestro antiguo Reino: así se robustecería el amor á los

Fueros en los navarros del porvenir” (ibid.: 195, 1. oin-oharra). Bertan

alderdi foruzalearen programa politikoko gai guztiak, hezkuntza barne,

ukitu zituela esango nuke, bat izan ezik: euskara. Hau da, erdaldun

batek idatzia zenean, goren mailako asmoak zituen eta belaunaldi

berriak Nafarroaren etorkizunerako prestatu nahi zituen idazki batek

euskarari buruz ez zuen ezta hitz bat bera ere esan, nahiz eta foruzale

guztiak Nafarroaren izaeraren muina eta osagarririk gogoangarriena euskara

zela hamaika aldiz aldarrikatuak izan.

Zentzu berean aipa daiteke Eusko Ikaskuntzaren bigarren biltzarrean

Joaquin Beunzak eman zuen “La enseñanza primaria en Nabarra”

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!