08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

tateko kideek hizkuntza berri bat hautatu dute ohiko hizkuntzaren

ordez (ibid.: 213). Ordezkapena egiaz gertatzen ari den seinale gisa bi

aipatu ditu Fasoldek: jarrerei dagokienez, hizkuntzari txarra, itsusia

edota desegokia iriztea, eta transmisioari dagokionez, familia bidezko

jarraipena etetea (ibid.: 238).

Iraupen eta ordezkapenaren alorrean, soziolinguistikaren egitekoa

jendea, hizkuntz komunitatea, alegia, hizkuntzari eusteko edo hizkuntza

aldatzeko hautapena egitera daramaten arrazoi multzoa agertzea da

(ibid.: 214).

Hizkuntz ordezkapenaren eragiletzat gehien jotzen diren faktoreak

aipatu ditu Fasoldek: migrazioa, industrializazioa edota ekonomi aldaketak,

hezkuntza, gobernuaren presioak, urbanizazioa, prestigioa, demografia,

eta abar (ibid.: 217). Baina aipamena egin eta ordezkapena sarri

gutxiengoen kaltetan gertatzen dela esan ondoren, teoriaz ahulak liratekeen

hizkuntzek iraun izana, nahiz eta adierazitako faktoreak agertu,

maiz gertatu dela erakutsi du Fasoldek (ibid.: 217).

Zientziaren kezka bat lege orokorrak aurkitzea izan ohi da, baina

iraupen eta ordezkapen prozesuendako balio unibertsaleko azalpenak

soilik komunitatez komunitate egindako ikerketa intentsiboen kopuru

handi baten azterketa konparatibotik lor daitezke (ibid.: 214).

Denaren atzetik, eta Fishmanek adierazi bezala, nortasun etnokulturalaren

gaiarekin egiten dugu topo, bai galera bai iraupena azaltzeko.

Galera taldeak bere izaerari muzin egin eta talde handiago eta indartsuago

bateko zati bezala agertu nahi duenean gertatzen da. Beste talde

batzuek, berriz, aurrekoen gizarte-baldintza bertsuetan maiz, euren hizkuntza

eta kultur nortasunari eusten diete (ibid.: 240).

Dell Hymes-en komunikazioaren etnografia

Komunikazioaren edo hizketaren etnografia Dell Hymes-ek, hizkuntzalaritzak

—erabileraren azterketa baztertuz— eta antropologiak

—hizkuntza ahaztuz— uzten zuten hutsunea betetzeko asmoz, bultzaturiko

iker arloa dugu, eta Fasoldek tarte bat eskaini dio. Disziplinaren

definizioa, Dell Hymesen hitzetan, hauxe da:

The ethnography of speaking is concerned with the situations and uses,

the patterns and functions, of speaking as an activity in its own right.

(Hymes 1968. The ethnography of speaking. Aipatua in Fasold

1993: 39)

Beraz, soziolinguistikari hurbiltzeko mota bat da komunikazioaren

etnografia, zeinean hizkuntzaren erabilera balore sozial eta kulturalekin

harremanetan jartzen den (Fasold 1993: 39). Soziolinguistikaren eta

antropologiaren arteko mugetan ikusten du disziplina hau eta, arestian

127

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!