08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskararen Bilakaera Iraupen Luzeko Bost Gairen Argitara

Berpizkunde garaian eratzen ari ziren estatu berrien inguruan gertatu

zela jakinik, eta Nafarroa Beherearen XVI. mendeko historia eta hor euskarak

hartu zuen lekua gogoan edukita, Nafarroa konkistatua izanak

Euskal Herriari aukera hori galerazi ziola uste du Azurmendik:

“Nafarroarik ez, Ernazimenturik ez. (…) Nafarroa izan zitekeen euskara

hizkuntza ofizial deklaratuko zigun estatu euskaldun bat. Baina hori ez

da gertatu. Eta ezin gerta zitekeen, posible zen momentuan Espainiak

konkistatu egin zuen eta” (1992b: 507). Esanak esan, nire iritziz

Nafarroako konkistak ez zuen hizkuntz arazoen norabidean aldaketa

kualitatiborik ekarri. Erromantzearen aldeko apustua askoz lehenagotik

egina zegoen Nafarroako estatuan eta nafar erromantzeak berak ere gaztelaniaren

antz gero eta handiagoa hartuz joateko ez zion konkistari itxaron

behar izan: jadanik XIV. eta XV. mendeetan “se fue castellanizando

progresivamente” (Cierbide 1990: 160), konkistarekin batera gaztelaniaren

baitan urtuta gelditu arte 139 . Orobat, elebitasuna orduko oso

aurreratua bide zegoen Iruñean: “durante el siglo XV la población pamplonesa,

excepto un sector de vascongados puros, era mayoritariamente

bilingüe” (Jimeno Jurio 1995b: 58). Gaztelako koroaren mende jarri izanaren

hizkuntz emaitza, nire ustez, aurretiaz zetozen joerak norabide

berean areagotzea izan zen nagusiki. Nafarroako erresumak independiente

izaten jarraitu izan balu ez dakigu zer gertatuko zatekeen, ez eta,

Azurmendik iradoki duen bezala, euskal pizkunderik ezagutuko ote

genukeen ere, baina gauzek egiaz eraman zuten bilakaeran, ez dirudi

alde kualitatiborik zegoenik Nafarroako konkista baino lehenagoko eta

konkista ondoko hizkuntz jarrera eta portaeretan.

Zentzu horretan, ez da harritzekoa XVII. eta XVIII. mendeetako

herriko eskolen zeregina irakurtzen eta idazten erakustea zela adierazten

zenean, 1617ko Gorteen XXXII. legean, adibidez, gaztelaniazko alfabetatzeaz

ari zirela azpiulertzea. Berdin alkate edo herriko beste zenbait

kargu publiko izendatua izan ahal izateko baldintzatzat 1628ko Gorteen

XXX. legeak irakurtzen eta idazten jakitea ezarri zuenean (ikus 7.4.4

atala).

Nafarroako erresumari buruzko gaia borobiltzeko, azkeneko gogoeta:

Nafarroako monarkiaren “filosofia”. Euskal Herriaren izaera historikoaren

ezaugarri nagusietako bat bere ekimenen aurpegi bikoitza deituko

genukeena izan daiteke. Euskal Herriak dinamismo berezia erakutsi du

zenbait aro historikotan, baina bere baitatik sortutako dinamismo

horrek barne zatiketaren hazia ere eraman du berarekin. Hau garbi dago

XIX. mendeko industrializazioren kasuan, sustraiak Erdi Aroaren amaie-

139. Nafarroako erromantzearen desagerpenaz ikus, adibidez, Lacarra (1975:

454), Cierbide (1986: 146), Mitxelena (1987: 84), Jimeno Jurio (1995: 56-7) eta,

halaber, autore hauek aipatzen duten bibliografia.

248

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!