08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Erdal Hizkuntz Komunitatea eta Euskara

Eztabaida harrotu zenean, alkateak eta senadoreak ezezik,

Nafarroako diputatu batek eta Madrilgo hiru ministrok ere hartu zuten

parte: klase politiko erdaldun guztia, alderdi desberdinetakoak izan

arren, maisu erdaldunaren babeste lanean elkarturik.

7.4.4 Erdal irakaskuntzaren nafar sustraiak: 1841 aurreko eta

ondorengo egoeren jarraitasuna

Ideia nagusi bat azpimarratzen ari naiz hasieratik: erdal irakaskuntzaren

sustraiak Nafarroan bertan bilatu behar ditugu. Hezkuntza sistemaren

zeregin erdalduntzailea bultzatzerakoan bat etorri ziren Nafarroa eta

Estatu espainola eta beren portaera berdintsua biek erdal hizkuntz komunitateko

kide, eta gidari, bezala jardun zutela gogoan hartuta ulertzen da

bakarrik. Hau da, XIX. mendearen bigarren aldian estatuaren esku hartzea

areagotu zeneko, finkatuta zituen jadanik Nafarroak eskola sistemaren hizkuntz

ezaugarriak eta estatuak bere indarra norabide berean gehitzea besterik

ez zuen egin; gogor jokatuz, hori bai 260 . Gainera, maisu-maistren

izendapenak nafar udalen esku egon zen denbora ia osoan.

Eskolaren hizkuntz zeregina zehazten duten elementuetatik —ikasketa

planak, irakasleen izendapena, irakasleen psikologia, gurasoen

nahiak, e.a.—, azkeneko biak aipatuak ditugu dagoeneko eta, orduan,

horiek alde batera utzi eta ikasketa planen eta maisu-maistren izendapenaren

auzia aztertuko dira.

Ikasketa planak: erdarazko eskolatzea izan da beti Nafarroan

Uitziko (6. kapitulua) eta Iturengo kasuak aurkeztu dira orain arte

eta bietan erdarazko eskolatzea aurkitu dugu. Herri guztietako arau orokorra

zen, baina, eta ez berria.

XVI. mendean lehendabiziko eskolak sortu zirenean umeei irakurtzen,

idazten eta kontuak egiten irakasten zitzaien, gaztelaniaz irakurtzen

eta idazten, jakina. Huraxe zen Lizarrako maisuen zeregina 1543.

urtean —“que enseñe a los niños de la Ciudad a leer, escrebir y contar”

(Jimeno Jurio 1993b: 437)—, adibidez, gainerako herrietan bezala:

“apenas encontramos diferencias con los programas desarrollados en las

escuelas de otras poblaciones navarras. Constituían el aprendizaje tres

«asignaturas», definidas por los verbos «leer, escribir y contar», repetidas

constantemente en los documentos” (ibid.: 437).

260. Ikus, esate baterako, Nafarroako Gobernadore Zibilaren 1901-08-29ko zirkularra,

euskara eskolan erabiltzea debekatzen zuena (BON 103, 1901-09-02), 1902-

11-21eko Errege-Dekretua (Gaceta de Madrid 327, 1902-11-23) eta 1902-12-19ko

Errege-Agindua (Gaceta de Madrid 356, 1902-12-22).

436

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!