08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa

eta bere abiapuntu eta, aldi berean, adierazpenik gardenena Frantziako

Iraultza eta bere ondorioetan aurkitzen dugu, historiagile gehienek

onartzen dutenez. Biak, iraultza industriala eta iraultza politikoak, estuki

lotuak daude eta, azken finean, modernizazioaren 85 izena eman ohi

izan zaion bilakabide orokorrean elkartzen dira. Biek ez dute, dena den,

ezinbestean beti batera eta elkarrekin gertatu behar eta, industrializaziorik

oraindik ez izan arren, modernizazioaren eraginak nabariak izan daitezke

gizarte batean —XIX. mendearen bigarren aldiko Nafarroan, adibidez,

industrializazioaren bultzadarik handiena 1950-60ko hamarkadetan

gertatu arren— Ernest Gellnerrek erakutsi zuenez:

La industrialización propiamente dicha puede ser precedida —y en ciertos

casos seguida— por los atavíos, terminología, expectativas y slogans de la

sociedad industrial. Un complejo de importaciones anticipatorias puede

tener casi el mismo impacto sobre una sociedad que la cosa en sí.

(Gellner 1964. Thought and Change. Londres, 171. Aipatua in

Smith 1976: 162)

Estatu berriaren eratzeak birmoldaketa osoa eragin zuen bere egituretan.

Horrela, lehenagotik zetozen antolamendu askok aldaketa sakonak

jasan zituzten, beste batzuk desagertu eta beste batzuk, berriz, sortu

egin ziren. Esandakoaren lekuko, Espainiako kasuan armada eta nahitaezko

soldadutza, Foru erakundeen deuseztapena eta beraiek ordezkatzera

etorri zen probintzien antolakuntza administratiboa, hezkuntzaren

hedapen orokorra, partidu politikoen sistema berriaren eraketa eta beste

ditugu. Bilakaera luzea, ia mende osokoa, izan zen eta egiturak berriztatzeaz

gain, estatuaren indartze orokorra eta honek hiritarren bizitzan

zuen esku hartzea etengabe handiagotuz joan izana dira bilakaeraren

emaitza nagusiak 86 .

85. Modernizazioa hitza oso erabilia da XIX-XX. mendeetako bilakaeren deskribapen

soziologikoetan eta neuk ere erabiliko dut, bere ohiko esanahian —“equivalente

de desarrollo capitalista en su fase industrial” (Botti 1992: 20, 1. oin-oharra), esate

baterako—, industri gizartearen sinonimo gisa, nonbait, baina iradokitzen dituen konnotazioengatik

alde txarrak ere baditu eta haietaz ohar gaitezen komeni da.

Modernizazioaren —moderno edo berria— antonimoak zaharra eta tradizionala dira

eta lehenari baikortasunaren tasunak eransten bazaizkio, zaharraren kasuan, ordea,

ezkortasuna da nagusi. Modernoa berezko edukina duen kategoria positiboa da, tradizionala,

ordea, modernoaren kontrakoa besterik ez da: “«La sociedad tradicional» era

una especie de categoría residual, definida como lo contrario de la sociedad en que

vivía el sociólogo” (Burke 1987: 106). Horren arabera, modernizazioaren ondoriotzat

jotzen diren gertaerak onesteko eta tradizionaltasunari loturikoak gaitzesteko joera psikologiko-ideologikoa

nabaria da.

86. Anthony D. Smith-en ustez, esate baterako, “Lo que importa es el nuevo papel

«intervencionista» del Estado” (1976: 320) eta bere garapenean lau osagai nahastu

ziren: “asimilación de la población, discriminación contra alguno de sus subgrupos, un

169

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!