08.06.2013 Views

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Bonaparte Printzearen eta Bere Laguntzaileen Lekukotasunak

tuko dira: ikerketa zientifikoak, literatura, instituzio edo erakundeen

lana, hizkuntzaren aldeko nahiz aurkako ekimenak, eta abar.

5.1 Bonaparte printzearen lekukotasunak

Bonaparteren lekukotasunok argigarriak eta baliotsuak dira oso, are

gehiago norengandik datozen jakinda, eta orduko egoeraz nolabaiteko

ikuspegi orokorra irudikatzea ahalbidetzen digute, muga nabarmenak

badituzte ere.

5.1.1 Bonaparteren lekua euskararen gizarte-bilakaeran

Ohorezko tokia aitortzen zaio Bonaparte printzeari euskalaritzaren

eta, oro har, euskararen historian. Gaiaz arduratu direnen gogoetak baztertu

gabe, Bonaparteren ekarpenak geure ikuspegitik begiratuta laburbilduko

ditut hurrengo paragrafoetan.

Bonaparte printzearen eragina ulertzeko errealitate sozialak bi osagai

dituela izan behar dugu gogoan: gertakari objektiboak eta pertsonen

uste edo pertzepzioak —“incluir en lo real la representación de lo real”,

esan du Pierre Bourdieuk (1985: 88) 155 —. Errealitatea, bada, bien batuketaren

emaitza da, alde objektibo eta subjektiboen batuketa 156 , eta

ikertzaileen zeregina biez arduratzea da, Mario Bungek agertu duenez

(1995: 24). Beherago, ideia beraren azalpena argituz, zera gaineratu

zuen Bungek:

(…) los científicos sociales están interesados en estudiar la manera como

los factores subjetivos, tales como las creencias, las valoraciones y las actitudes

influyen objetivamente sobre las acciones y, a su vez, cómo las acciones

de otra gente influyen en nuestras experiencias subjetivas.

(ibid.: 38)

Zientzialariak, beraz, errealitatearen alde objektiboak nahiz subjektiboak

aztertu behar ditu, jakinik alde subjektiboek ere —pertsona baten

sinesmenek, kasu— azterketa objektiboa onartzen dutela: “El objetivismo

no supone el rechazo de la subjetividad: sólo nos invita a estudiarla

objetivamente” (ibid.: 23). Errealitateak bi osagaiak, objektiboak eta

subjektiboak, dituela inon garbi baldin badago hizkuntzaren kasuan da

155. Bereizketa honen kidea Guy Rocherren (ikus 1.2.4 atala) gizarte-sistema eta

sistema sinbolikoa bikotea genuke.

156. “La realidad social se compone, pues, de objetos, sujetos, y de representaciones

elaboradas por los sujetos acerca de los objetos y de los sujetos” esan du Benjamin

Tejerinak (1992: 19). Interesgarriak dira, oro har, lan bereko “Las representaciones

sociales de las realidades colectivas” (ibid.: 13-72) kapituluan aurkezten diren eztabaida

eta bibliografi erreferentziak.

272

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!